Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3392

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariarena, Ogasun eta Finantzetako sailburua eskuordetzen duena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Probintzietako Artxibo Historikoetako eta Euskadiko Artxibo Historikoetako garbiketa-zerbitzua kontratatzeko.

Aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 172/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan ezarritakoa, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetako kontratazioa egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari izendatuak izan diren eta erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuena.

172/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak ere zuzendaritza horri egozten dio era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzea.

Gaur egun, uste da ezen komenigarria dela garbiketa-zerbitzuen kontratazio zentralizatua egitea, horrek lagundu egiten baitu zerbitzu horien kudeaketa hobetzen, eta gastu publikoa arrazionalizatzen.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak ahalbidetzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten bestelako eraikinetara zabaltzea. Zabaltze hori honela gauzatzen da: hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetako aurreikuspen espezifikoen bidez, edo Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotzen dituen formulen bidez.

Lehen aipatutako eremuan, era zentralizatuan garbiketa-zerbitzuak kontratatzeko bide edo formula egokia hauxe da: Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko aurreikusten dena, eta honako hau xedatzen du:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak kontratazioaren arloan Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen dizkion eskumenei jarraikiz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari dagokio –zuzendariaren bitartez–, kontratazio-organoari esleitutako gaitasunak baliatzea.

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantzetako sailburuaren esku uztea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Probintzietako Artxibo Historikoetako eta Euskadiko Artxibo Historikoetako garbiketa-zerbitzua kontratatzeko eskumena. Arabako Probintziako Artxibo Historikoaren kasuan, 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte (2018ko abenduaren 31ra arte luza daiteke). Gipuzkoa eta Bizkaia Probintzietako Artxibo HIstorikoen eta Euskadiko Artxibo HIstorikoaren kasuan, 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte (2018ko abenduaren 31ra arte luza daiteke).

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gaietara zabalduko da.

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.

I.ERANSKINA

Garbiketa-zerbitzuaren xede diren zentroak, departamentuak, ordezkaritzak,...

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala