Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3396

EDIKTUA, 1413/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1413/12 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Alberto Perez Ceballos.

Abokatua: Fernandez Cobo Marta.

Prokuradorea: Basterreche.

Demandatua: Novedades Miami, S.L. eta Axa aseguru-etxea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-27an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Alberto Pérez Ceballos jaunaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Novedades Miami, S.L. entitatearen aurkakoa (auzi-ihesean) eta Compañía Axa Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reaseguros (sozietate unipertsonala) aseguru-etxearen aurkakoa, eta, ondorioz, kondena hau ezartzen diet demandatuei: auzi-jartzaileari hiru mila bostehun eta hogeita sei euro eta hirurogeita hamasei zentimo (3.526,76) ordaintzea, gehi ebazpen honen laugarren oinarrian ezarritako legezko interesak, bien artean eta modu solidarioan. Bestalde, prozesuko kostuak demandatuei ezartzen dizkiet, berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Egin bedi ebazpen honen testigantza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.

Novedades Miami, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala