Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3397

EDIKTUA, 1102/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1102/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Nilda Claudia Pally Martinez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Julio Cesar Arroyo Mercado.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-03-24an. Hona hemen epaitza:

Osorik ezesten dut Nila Claudia Pally Martinezek Julio Cesar Arroyo Mercadoren aurka jarritako demanda, eta, beraz, jaun hori absolbitu egiten dut bere aurkako uzietatik. Kostuei buruzko erabakirik ez da hartu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Julio Cesar Arroyo Mercado demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala