Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3398

EDIKTUA, 846/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 846/11 prozedura arrunta.

Ediktuaren hartzailea: Jorge Bello Orozco.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Jorge Bello Orozco jaunaren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2014ko maiatzaren 08an.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuz jakinaraziko zaio demandatuari, Jorge Bello Orozco jaunari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2014ko uztailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala