Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3400

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 331/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 331/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Angeles Perez Ansoleaga.

Abokatua: Aitor Porres Soriano.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Inco Informatica, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea, zorretan den errenta ez ordaintzegatik.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014ko otsailaren 28an, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Ibon Bilbao Cabarcos epaitegietako prokuradoreak María Ángeles Pérez Ansoleaga andrearen izenean eta haren ordez jarritako demanda, eta, horrenbestez, Inco Informática, S.L., auzi-ihesean den demandatua, bi mila, seiehun eta hogeita sei euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (2.626,72) ordaintzera kondenatzen dut.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Inco Informatica, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala