Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3402

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programa bat 2014-2015 ikasturtean egitea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela argitaratzeko dena (230 esku-hartze/tailer).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 27/2014-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programa bat egitea 2014-2015 ikasturtean (230 esku-hartze/tailer).

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2014ko apirilaren 16ko EHAA, 74. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

– Formulen bidez ebaluatu beharreko irizpideak: Prezioa (% 51).

– Balio-iritzien bidez ebaluatzekoak: Lanaren plangintza eta kronograma (% 20); lan-programa, metodologia eta oinarri teknikoen agirian bildutako eta zehaztutako helburuekiko egokitasuna (% 20); eta parte-hartzaileei emango zaien material eta dokumentazioa (% 9).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: 96.600 euro, BEZik gabe, eta 9.660 euro BEZari dagozkionak. Zenbatekoa, guztira: 106.260 euro, BEZa barne.

b) Balio zenbatetsia, luzapena barne (SPKLTB, 88. artikulua): 96.600 euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko ekainaren 18a.

b) Kontratista: Ortzadar, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 94.300 euro, eta 9.430 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 103.730 euro.

e) Urteka banaturik: 41.041 euro (2014), eta 62.689 euro (2015), BEZa barne.

6.– Kontratua noiz gauzatu zen: 2014ko ekainaren 20a.

7.– Gauzatzeko epea: 2014ko irailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era arte.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 25a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala