Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2014ko uztailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3416

EDIKTUA, 267/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) 267/13 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko; Santiago Serralvo Rey y Petra De Jesus Davila, S.L.k eskatuta bideratu da, Seguros AXA eta Catalin Hanganuren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

109/14 EPAIA

Epailea: Lucia Barrancos Julian.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Santiago Serralvo Rey y Petra De Jesus Davila, S.L.

Abokatua: Miguel Angel Bravo Ruiz.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Alderdi demandatua: Seguros, Axa.

Abokatua: José María Bernedo Fernández.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Catalin Hanganu, auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Catalin Hanganu eta Seguros Axaren aurka Santiago Serralvo Rey y Petra De Jesus Davila, S.L.k aurkeztutako demanda.

Catalin Hanganu eta Seguros AXA kondenatzen ditut modu solidarioan Santiago Serralvo Rey jaunari zortzi mila ehun eta laurogeita hamaika euro eta hogeita hamazazpi zentimo (8.191,37) ordaintzera, interes hauekin: diruaren legezko interesa, sortzen den momentutik indarrean dena, gehi % 50, 2011ko urriaren 5etik aurrera (ezbeharraren eguna), eta % 20ko interesa 2013ko urriaren 6tik aurrera –hau da, ezbeharra gertatu zenetik bi urte igarota–, aseguru-etxeari dagokionez; eta, pertsona fisikoari dagokionez, diruaren legezko interesa 2013ko azaroaren 19tik aurrera eta prozesala epai hau ematen den egunetik aurrera.

Kostuak ez zaizkio inori ezarri.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banco Santarderren duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4760 0000 04 0267 13). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 2-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Catalin Hanganu demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala