Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2014ko uztailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3417

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 9/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin-behineko neurriak 9/14.

Demandatzailea: Naima Andalib.

Abokatua.

Prokuradorea: Guillen.

Demandatua: Abderrafie Zouhair.

Gaia: dibortzio bateko behin-behineko neurriak.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2014-05-06an. Idazpuruak eta xedapenek hau diote:

23/14 AUTOA.

Epaia eman duen epaile-magistratua: Aranzazu Bilbao Otaola.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren seia.

XEDAPEN-ZATIA

1.– Naima Andalib andrearen eta Abderrafie Zouhair jaunaren behin-behineko banantzea erabakitzen dut, eta ezkontzako bizikidetza presuntzioa amaitu egiten da.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta, hartarako hitzarmenik ez badago, etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da. Ondorio horietarako, bietako edozeinek ahalko du eskatu oharpena jaso dadila Erregistro Zibilean, eta, hala badagokio, Jabetza eta Merkatariza erregistroetan.

3.– Halaber, honako behin-behineko neurriak erabaki ditut:

XXXXX eta XXXXX adingabekoen zaintza eta jagoletza Naima Andalib amaren esku uzten dira, zeinari baitagokio guraso-ahala esklusiboki baliatzea.

– XXXXX eta XXXXX alaba adingabeentzako, Zouhair aitak 200 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, hilero (100 euro hileko eta seme-alaba bakoitzeko). Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko da, hileko lehenengo bost egunetan, Naima Andalib andreak horretarako emandako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

– XXXXX eta XXXXX alaba-adingabeen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, aipatu gastuak justifikatu eta jakinarazi eta gero. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri semeak jaso behar dituen eskola-orduen aparteko gastuak. Gainerako gastuak –premiazkoak izan barik, aisialdiak edo eskolak sortuak badira eta guraso biek erabakitakoak ez badira– egitea erabaki duenak berak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat.

Eragindako kostuak ez dizkiot berariaz inori ezartzen.

Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren berme eta kautelazko neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Ebazpen hau irmoa da, eta, bere aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 773.3 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Abderrafie Zouhair demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala