Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2014ko uztailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3418

IRAGARKIA, Viajes Web Digital, S.A.ri Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren ekainaren 20ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Viajes Web Digital izeneko establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimienduen Erregistroan baja ematea erabakitzen da.

Ezinezkoa izan denez Viajes Web Digital S.A.ri jakinarazpena egitea horretarako emandako helbidean (Albert Einstein 40, Miñao), iragarki hau argitaratzen da.

Erabakiaren laburpena:

2014ko martxoaren 21ean Viajes Web Digital S.A.ri egindako ikusketan, ikusi da establezimendu hori itxita dagoela eta itxiera ez zaiola lurralde-ordezkaritza honi jakinarazi. Beraz, bidezkoa da honakoa:

Viajes Web Digital establezimenduari baja ematea Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan, 2014ko ekainaren 2an.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (Lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 21a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala