Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2014ko uztailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3421

71/2014 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak irakaskuntza artistiko profesionalen barruan sailkatzen ditu arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzak, eta berariazko prestakuntzako zikloetan antolatzen ditu. Ziklo horien xedea ikasleei kalitateko arte-prestakuntza ematea da eta arte plastiko eta diseinuko etorkizuneko profesionalei kualifikazio egokia bermatzea.

Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duenak, 5. artikuluan zehazten du arte plastiko eta diseinuko ikasketa profesionaletako tituluen egitura.

5.b artikuluak zehazten du titulu horien lanbide profila, eta horren barnean hartuko dira gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak eta, hala badagokio, tituluetan jasotako Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioak.

Urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuak, Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalean Ilustrazioaren alorreko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duenak eta berorri dagozkion gutxieneko irakaskuntzak onartzen dituenak, ordeztu du Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko (Diseinu Grafikoaren lanbide arloan) goi-mailako Teknikariaren tituluaren erregulazioa, zeina irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuak ezarri baitzuen. Azken Dekretu horrek ezartzen zituen Publizitate Grafikoko, Ilustrazioko eta Argazkilaritza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako Teknikarien tituluak, Diseinu Grafikoaren lanbide arloan, eta zegozkien gutxieneko irakaskuntzak onartzen zituen.

Bestetik, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duen eta aurrez aipatu den maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatzen du hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela titulu bakoitzari dagozkion curriculumak, Errege Dekretuan xedatua eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauak errespetatuz.

Martxoaren 20 ko 46/2007 Dekretuak arautzen du, Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-zikloen barruan, enpresa, estudio edo tailerretan gauzatzeko prestakuntza praktikoaren fasea (PPF), esandako Legeak xedatuari jarraiki.

Azaldutako aurrekarien arabera, Dekretu honen helburua Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Arte-irakaskuntza Profesionaletarako curriculuma ezartzea da Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuaren babesean, zeinak Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzeaz gainera, berorri dagozkion gutxieneko irakaskuntzak onartzen baititu.

Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulu honi dagokion curriculumean, kualifikazioen zerrenda baten bidez deskribatzen da tituluan aipatzen den lanbide profila, eta hala dagokionean, gaitasun profesionalak deskribatzearen bidez. Hor sartzen dira heziketa-zikloko irakaskuntzak ere, zeinetan zehazten diren, beste elementu batzuen artean, helburu orokorrak eta prestakuntza-moduluak, zein bere helburu, ebaluazio-irizpide eta edukiekin, bai-eta horiek antolatzeko eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak ere.

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren gaitasun profesionaletatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-modulu bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatuari jarraiki, curriculumaren diseinuan genero-ikuspegia txertatzea aurreikusi da, aipatutako Legearen 29. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Horrela bada, baterako hezkuntzaren helburuak sartu dira curriculumaren diseinuan, bai lanbide profilean, bai zikloaren helburuetan eta bai moduluetan, emakume eta gizonen berdintasun arloko eduki zehatzak txertatu baitira horietako batzuetan.

Gainera, Dekretu hau izapidetzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritziarekin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honek Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren arlo artistiko profesionalaren barruan, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Arte-irakaskuntza Profesionaletarako behar den curriculuma ezartzen du.

2.– Ikastetxearen pedagogia- eta antolamendu-autonomiaren esparruan, hari dagokio ikastetxeko Ikasketa Proiektua ezartzea eta proiektu horretan landuko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta prestakuntza-moduluen programaziorako irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3.– Ikastetxeko Ikasketa Proiektuaren esparruan, zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, prestakuntza-modulu bakoitzeko helburuak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide profila hartu beharko du euskarri.

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

– Izena: Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikaria

– Maila: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen goiko maila

– Iraupena: bi mila ordu

– Arlo Profesional artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

– Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua)

3. artikulua.– Lanbide profila.

1.– Tituluan aipatzen den lanbide profila gaitasun orokorraren, gaitasun profesionalen eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko Kualifikazio Profesionalaren bitartez adierazten da, eta Ilustrazioko Arte Plastiko eta diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluan ezarritakoa da.

2.– Hauek dira titulu honi dagozkion gaitasun profesionalak:

a) Ilustrazio proiektu baten alderdi artistikoak, formalak, funtzionalak eta teknikoak identifikatzea; bai-eta, kasua hala denean, enkarguaren zehaztapenetara ondoen egokitzen diren pertsuasio, informazio eta identifikazio elementuak ere.

b) Ilustrazio proiektuak planifikatzea eta prestatzea aurrez erabakitako zehaztapen narratibo eta teknikoei kasu eginez.

c) Ilustrazio proiektua gauzatzeko dokumentazioa eta erreferentziako material grafikoa hautatzea, aztertzea eta artxibatzea.

d) Proiektuaren komunikazio- eta adierazpen-helburuei soluzio grafikoa emateko teknika edo estilo artistiko egokienak hautatzea eta trebetasunez erabiltzea.

e) Ilustrazio proiektua gauzatzea, erabiliko den bitarteko grafikoaren berezitasunei kasu eginik.

f) Proiektuaren prozesuaren fase bakoitzari dagozkion kalitate-kontrolak ezartzea.

g) Jatorrizkoak elaboratzea ondorengo erreprodukzio-prozesuen berezitasunak kontuan izanda, eta dagokion jarraipena eta kalitate-kontrola egiten jakitea.

h) Ardura horietatik abiatuta eratortzen den edo sortzen den lana eraginkortasunez koordinatzea.

i) Jarduera profesionalaren egikaritzak arautzen dituen berariazko araudia ezagutzea eta betetzea.

j) Genero-desberdintasunak aztertu eta balioespen kritiko bat egitea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea lanaren eta lanbidearen arloan, beren ibilbide akademiko-profesionalak gara ditzaten genero-baldintzatzailerik gabe, ikasketen esparruan burujabetasun pertsonala eta erantzunkidetasuna izanez.

3.– Testuinguru profesionala.

3.1.– Lanbide esparrua.

a) Profesional burujabe gisa garatzen du bere jarduera, ideiak edo kontzeptuak adierazten dituzten hainbat genero eta esparrutako ilustrazioak eginez, argitalpena xede dutela.

b) Marrazkilari eta espezialista gisa garatzen du bere lanbidea, enpresa edo erakunde baten mende.

3.2.– Produkzio-sektoreak.

a) Sektore publikoan edo pribatuan garatzen du bere lanbidea, komunikazioarekin eta ilustrazioarekin erlazioa duten enpresetan: publizitate-agentziak, argitaletxeak, diseinu-estudioak, prentsa, telebista edo halakoak eskatzen dituzten beste erakunde edo enpresa batzuetan.

b) Bere proiektu propioak gauzatzen ditu arte-jarduera burujabe gisa.

3.3.– Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak.

Profesional kualifikatua ondorengo lanpostu eta lanbideetan jarduteko:

a) Ilustratzaile/marrazkilari espezialista, ikus-komunikazio, diseinu grafiko, publizitate eta ikus-entzunezkoetako lan-taldeetan txertatua.

b) Ilustrazioak egitea eta ekoizpena antolatzea eta gainbegiratzea.

c) Jatorrizko ilustrazioak sortzea eta/edo gauzatzea hainbat esparrutarako: zientzia, teknika, arkitektura, barruetako diseinua, moda, publizitatea, diseinu grafikoa, produktuak, argitaletxeak, prentsa.

d) Liburu interaktiboen eta hiru dimentsiotan irekitzen direnen (pop-up) proiektuak sortzea eta/edo gauzatzea.

e) Proposamenen azterketak eta bilaketa dokumentala eta grafikoa egitea ilustrazio proiektuetarako, hainbat esparrutan.

f) Ilustrazioarekin lotura duten kultura-, hezkuntza- eta dibulgazio-jarduerak gauzatzea eta kudeatzea.

4. artikulua.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak.

Hona heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Ilustrazioak egitea profesional mailan galdatzekoa den teknika-, komunikazio- eta arte-kalitatearekin.

b) Enkarguaren komunikazio-, teknika- eta arte-berezitasunen balorazio egokitik abiaturik, ilustrazio proiektuak konfiguratzea eta proiektuaren helburuak egokiro definitzea.

c) Adierazpen grafikorako teknikak menderatzea eta enkarguaren zehaztapen tematiko, komunikatibo eta artistikoetara ondoen egokitzen direnak hautatzea.

d) Soluzio grafikoak komunikazio-proposamena kokatzen den testuingurura egokitzea.

e) Estiloa konfiguratzen duten joera formal eta teknikoen bilakaera interpretatzea eta profesional mailan galdatzekoa den kalitateko estilo pertsonal baten bilaketari ekitea.

f) Proiektuaren elaborazioa –prozesuaren faseen arabera– balioetsi, planifikatu eta kudeatzea, baliabideak optimizatzeko xedez.

g) Ilustrazioak egiteko iturri dokumentalak eta erreferentziakoak bilatzea, hautatzea eta interpretatzea.

h) Metodoa, zorroztasuna eta komunikazio-ahalmena garatzea ideia bat edo ilustrazio proiektu bat aurkezteko eta aldezteko.

i) Materialaren eta ilustrazioen erreprodukzio eta argitalpen prozesuen zehaztapen teknikoak ezagutzea eta kudeatzen jakitea produktuaren azken kalitatea bermatzeko.

j) Sektoreko teknologia- eta antolamendu-aldaketetara egokitzea, lehiakortasun-baldintzetan.

k) Jardun profesionalarekin lotura duten informazio eta etengabeko prestakuntza iturriak bilatzea, hautatzea eta erabiltzea.

l) Jarduera profesionala arautzen eta baldintzatzen duen lege- eta arau-esparrua ulertzea eta aplikatzea.

m) Etika profesionalaren hastapenak balioestea eta aplikatzea jarduera profesionalaren garapenean, kudeaketan eta administrazioan.

n) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna islatzen eta sustatzen duten komunikazio-proiektu inklusiboak garatzea; bi sexuen presentzia orekatua, irudi plurala, aktiboa eta erantzunkidea barne dela, bizitzako eremu guztietan, genero-eredu, -rol eta -estereotipo guztiak gaindituta.

5. artikulua.– Heziketa-zikloko moduluak.

1.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen zerrenda:

a) Ikusizko irudikapenaren eta adierazpenaren funtsak.

b) Irudiaren teoria.

c) Bitarteko informatikoak.

d) Argazkigintza.

e) Ilustrazioaren historia.

f) Marrazkia ilustrazioari aplikatuta.

g) Espazio-irudikapen aplikatua.

h) Adierazpen-teknika grafikoak.

i) Ekoizpen grafiko industriala.

j) Tradiziozko teknika grafikoak.

k) Ilustrazio proiektuak.

l) Proiektu integratua.

m) Laneko prestakuntza eta orientabidea.

n) Enpresa eta ekimen ekintzailea.

2.– Heziketa-ziklo honi dagozkion irakaskuntzen iraupen osoa, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) barne, 2.000 ordukoa da.

3.– Heziketa-ziklo honetako prestakuntza-moduluak, aurrez aurrekoak izateaz gainera, bi ikasturtetan antolatuko dira. I. eranskinean zehazten dira adierazitako prestakuntza-moduluei dagokien ordu-esleipena, zer ikasturtetan emango diren eta enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF).

4.– Prestakuntza-modulu bakoitzerako, prestakuntza aldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen duten helburuak, ebaluazio-irizpideak eta irakatsi beharreko edukiak zehaztuko dira. II. eranskinean finkatzen dira horiek guztiak.

5.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faserako (PPF), praktikak egiten dituzten ikasleetatik espero dena deskribatzen duten helburuak eta ebaluazio-irizpideak ezartzen dira, II. eranskineko bi paragrafoan zehazten denaren arabera.

6.– Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) heziketa-zikloko bigarren ikasturteko azken 8 asteetan emango da. Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera (PPF) heldu ahal izateko, heziketa-zikloa osatzen duten prestakuntza-modulu guztiak eta bakoitza gaindituta eduki beharko dira, Proiektu Integratuaren modulua izan ezik.

Salbuespenezko izaeraz eta hezkuntza arloan eskumena duen Sailaren aldez aurreko baimenarekin, beste data batzuetan egin ahal izango da enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF). Edozeinetara ere, heziketa-zikloaren azken ebaluazioa enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) amaitu ostean egingo da.

7.– Proiektu Integratuaren modulua bigarren ikasturtean garatuko da eta zikloa osatzen duten gainerako prestakuntza-moduluak gainditu ostean ebaluatuko da.

Modulu honen xedea ikasten ari den espezialitatearen lanbide eremuko berariazko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak integratzea denez, ezingo da, ezein kasutan, modulua baliokidetu edo salbuetsi.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Dekretu honek arautzen dituen irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, espazio eta ekipamenduei dagokienez, ondorengo hauek bete beharko dituzte: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak ezartzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitakoa; urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunak eta hezkuntza arloan eskumena duen Sailak agintzen dituen arauak.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– III. eranskinean zehaztu da zeintzuk diren irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena heziketa-zikloko prestakuntza-modulu bakoitzerako.

2.– Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Martxoaren 5eko 363/2004 Errege Dekretuak ezartzen ditu, irakasleen espezialitateen arabera eta irakaskuntza-ondorioetarako, aurrez indarrean zeuden titulazioen baliokideak. Aipatutako Dekretuak adierazten du, izan ere, irakaskuntza-ondorioetarako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasle eta Tailerreko Maisu-Maistra Taldeetan sartzeko eta espezialitatea lortzeko izaera orokorrez eskatzen diren hainbat titulazioren arteko baliokidetasuna.

3.– Jabetasun pribatuko zentro baimenduetan edo hezkuntzaz kanpoko beste administrazio batzuetako jabetasun publikoko zentroetan, moduluak ematen dituzten irakasleek martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuko 15 eta 16 artikuluetan xedatutako titulazioak, prestakuntza eta berariazko kualifikazioak egiaztatu beharko dituzte. Errege Dekretu horrek ezartzen ditu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak eta hezkuntza arloan eskumenak dituen Sailak, bere eskumenen esparruan, egiten duen aipatutako Lege Organikoaren garapena.

8. artikulua.– Ziklora nola sartu.

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legearen 52. artikuluan aurreikusitako sarrera-baldintzak betetzeaz gainera, ikasleek, aplikatzekoak diren salbuespenak alde batera utzita, berariazko proba batzuk egin beharko dituzte. Hezkuntza arloan eskumena duen sailak arautuko ditu proba horien egitura, edukia eta ebaluazio-irizpideak.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuekiko lotura.

Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak honakoak ahalbidetzen ditu:

1.– Erdi- edo goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzea, betiere, ezartzen diren onarpen-baldintzen barruan.

2.– Diseinuko, Arte Plastikoetako eta Kultura Ondasunak Zaintzeko eta Zaharberritzeko goi-mailako irakaskuntza artistikoetara zuzenean sartzea, betiere, ezartzen diren onarpen-baldintzen barruan.

3.– Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzea, betiere, ezartzen diren onarpen-baldintzen barruan.

4.– Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta beroriekin erlazionatutako graduko unibertsitate-tituluak dituztenen arteko baliokidetze-araubidea erraztearren, 120 ECTS titulu izendatu dira heziketa-zikloko prestakuntza-moduluen artean Dekretu honek ezartzen dituen irakaskuntzetan.

10. artikulua.– Baliokidetzeak, salbuespenak eta korrespondentziak.

1.– Arte plastiko eta diseinuko hainbat heziketa-ziklotako prestakuntza-modulu erkideak baliokidetu ahal izango dira, betiere, izendapen, iraupen, helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide berdinak baldin badituzte, titulu bakoitza erregulatzen duen arauak xedatuaren arabera. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean, arte plastiko eta diseinuko zeinahi heziketa-ziklotan Laneko Prestakuntza eta Orientabide modulua gaindituta dutenek modulu hori baliokidetuta izango dute lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

2.– Komunikazio Grafiko eta Ikus-entzunezkoaren lanbide arloko goi-mailako heziketa-zikloetako moduluen eta Dekretu honek araututako Ilustrazioko goi-mailako heziketa-zikloaren arteko baliokidetzeak IV. eranskinean adierazten dira zehatz-mehatz.

3.– Irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuak araututako Diseinu Grafikoaren lanbide arloko heziketa-zikloetako moduluen eta urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuak araututako Ilustrazioko heziketa-zikloko prestakuntza-moduluen arteko baliokidetzeak V. eranskinean adierazten dira zehatz-mehatz.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan arte plastiko eta diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntza arloan eskumena duen Sailak erabaki ahalko du enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) salbuestea, baldin eta, horren ordez, aipatutako Errege Dekretuaren 15.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, heziketa-ziklo honekin lotura zuzena duen lanbide eremu batean, gutxienez, urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzen badu.

5.– Era berean, zenbait prestakuntza-modulu –Laneko prestakuntza eta orientabidea, Argazkigintza, Bitarteko informatikoak, Ekoizpen grafiko industriala eta Teknika grafiko tradizionalak– salbuetsi ahalko dira berorien ordez laneko praktika egiaztatzen bada eta, betiere, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuko aurrez aipatutako artikuluko baldintzak betetzen badira.

6.– Ezingo da ezein kasutan salbuetsi edo baliokidetu Proiektu Integratuaren modulua, bere helburua, hain zuzen, ikasten ari den espezialitatearen lanbide eremuko berariazko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak integratzea baita.

7.– Goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuko 6.3 artikuluaren arabera, onartu, baliokidetu edo salbuesten diren irakaskuntza guztiek ezingo dute dekretu honek Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculumerako ezarritako kredituen ehuneko hirurogei gainditu.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Titulazio baliokideak eta lanbide trebakuntzekiko lotura.

Dekretu honetan ezarritako Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuak ezarritako Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluaren eragin profesional eta akademiko berberak izango ditu.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbide-jardunaren erregulazioa.

I. eranskinean jasorik dauden Lanbide Profilen deskribapenek ez dute arautzen ezein lanbide titulaturen jardunik eta, edonola ere, urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuaren testuinguruan ulertuko dira, indarrean dagoen legeriak titulatutako lanbideei loturik dagoen lanbide-jardunaren esparruari dagokionez.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irisgarritasun unibertsala Ilustrazioko arte plastiko eta diseinuko heziketa-zikloko irakaskuntzetan.

Hezkuntza arloan eskumena duen sailak beharrezkoak irizten dituen neurriak hartuko ditu desgaitasunen bat duten ikasleak aipatutako arte-irakaskuntza profesionaletara hel daitezen eta berorietan ikas dezaten desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategineko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Generoen arteko berdintasuna.

Ikastegiek beharrezko neurriak hartuko dituzte Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen III. tituluko III. kapituluan aurreikusitako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzari buruzko artikuluak betetzen direla berma dadin. Halaber, beren kalitate-printzipioen barruan izan beharko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragozten duten oztopoak ezabatzea, bai sarbidean, eta bai ikasleen irakaskuntza-prozesu osoan, eta, bereziki, ikasle emakumezkoak eta gizonezkoak enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasera (PPF) heltzean, bermatu beharko dutelarik, gainera, praktika fase horretan ez dela genero-baldintzatzerik, ez balio, jarrera eta portaera sexistarik izango.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Beste arau batzuen aplikagarritasuna eta aurreko ikasketa-planak iraungitzea.

1.– 2013-2014 ikasturtean ezarriko da, izaera orokorrez, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluetara bideratutako irakaskuntzetako lehen ikasturtea, eta azaroaren 30eko 234/2004 Dekretuak araututako ikasturte horri dagozkion irakaskuntzak emateari utziko zaio. Azken Dekretu horrek ezartzen zuen, Diseinu Grafikoaren lanbide arloan sartzen zen Ilustrazioko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari zegokion goi-mailako heziketa-zikloaren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremurako.

2.– 2014-2015 ikasturtean ezarriko da, izaera orokorrez, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluetara bideratutako irakaskuntzetako bigarren ikasturtea, eta azaroaren 30eko 234/2004 Dekretuak araututako ikasturte horri dagozkion irakaskuntzak emateari utziko zaio. Azken Dekretu hori Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzera bideratuta zegoen.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako Diseinu Grafikoaren lanbide arloari dagokion Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-ziklotik datozen ikasleak gehitzea.

1.– Iraungitzen ari den sistemako Diseinu Grafikoaren lanbide arloari dagokion Ilustrazioko arte plastiko eta diseinuko goi-mailako heziketa-zikloko ikasleak urriaren 11ko 1433/2012 Errege Dekretuak araututako Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-zikloko ikasturteetara gehitzea ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuko 21.4 artikuluan xedatuaren arabera egingo da. Dekretu horrek ezartzen du, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta Dekretu honen VI. eranskinean xedatuari jarraiki, hezkuntza-sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia.

2.– Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari titulura bideratutako irakaskuntzetako lehen ikasturtean matrikulatutako ikasleak, 2012-2013 ikasturtearen amaieran ezin badira bigarren ikasturtera igaro, dagokion goi-mailako teknikariaren titulu berrirako lehen ikasturtean matrikulatuta geratuko dira. Eragin horietarako, onartuko dira Dekretu honen VI. eranskinean zerrendatutako moduluak.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuaren barruan, Diseinu Grafikoaren lanbide-arloan sailkatzen den Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari tituluari dagokion Goi-mailako Heziketa-Zikloaren curriculuma ezartzen duen azaroaren 30eko 234/2004 Dekretuak araututako Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari titulurako lehen ikasturtean matrikulatutako ikasleak 2012-2013 ikasturtea amaitzean bigarren ikasturtera igarotzen badira, 2014-2015 ikasturte akademikoan jarraituko dute aipatutako Dekretuak araututako dagokion titulurako ikasketak egiten. Titulua emateari uzten zaionean amaitu gabe gera litezkeen prestakuntza-moduluak ohiz kanpoko deialdien bidez gainditu ahal izango dira, curriculuma desagertu ondorengo hurrengo bi ikasturteetan; horretarako, indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharreko deialdi kopurua prestatu beharko da.

4.– 249/2005 Dekretuak araututako Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari titulurako lehen ikasturtean matrikulatutako ikasleak 2012-2013 ikasturtea amaitzean bigarren ikasturtera igarotzen badira lehen ikasturteko prestakuntza-modulu guztiak gainditu gabe, 2013-2014 ikasturtean bi deialdi izango dituzte moduluko, haiek gainditu ahal izateko. Esandako aldi hori lehen ikasturteko prestakuntza-moduluak gainditu gabe igaro bada, Dekretu honetan aurreikusitako irakaskuntzen arabera jarraituko ditu ikasketak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Araua indargabetzea.

Indargabetuta geratzen da 234/2004 Dekretua, azaroaren 30ekoa, Diseinu Grafikoaren lanbide arloan sailkatzen den Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion Goi-mailako Heziketa-Zikloaren curriculuma ezartzen duena.

Indargabeturik geratzen dira, orobat, dekretu honen maila berekoak edo beheragokoak izanik beronek xedatutakoarekin bat ez datozen xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

APIRILAREN 29KO 71/2014 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
PRESTAKUNTZA-MODULUEN ERLAZIOA ETA ENPRESA, ESTUDIO EDO TAILERRETAKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN FASEA (PPF), ORDUTEGI-ESLEIPENA ETA IKASTURTEA
(Ikus .PDF)
APIRILAREN 29KO 71/2014 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LEHENENGO PARAGRAFOA.– PRESTAKUNTZA-MODULUAK: HELBURUAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 128 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 8

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Bi dimentsiotako euskarrian (simulazioa) eta hiru dimentsiotakoan (erreala) espazioaren irudikapena eratzen duten elementuak eta beren artean ezartzen diren erlazioak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudi baten konposizio-espazioa aztertzea aldez aurreko planteamendu batetik abiatuta.

b) Hiru dimentsiotako konposizio-espazio erreala egituratzea, gero berorren bi dimentsiotako fikziozko irudikapena egiteko.

c) Hiru dimentsiotako espazioa bi dimentsiotako euskarri batean irudikatzea, beren artean ezar daitezkeen erlazio formalak aztertuta.

d) Bi dimentsiotako irudiaren konfigurazioa osatzen duten elementu formalak ezagutzen jakitea.

2.– Irudien irudikapen grafikoa egitean, ikusizko lengoaia plastikoaren elementuak eta teknika propioak egokiro erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errealitateko edo norberak asmatutako formen irudikapen grafikoan marrazkigintzako metodologia, materialak eta teknikak egokiro erabiltzea.

b) Arazo grafiko zehatzak ebaztean, ikasitako lengoaia plastikoko kontzeptuak behar bezala aplikatzea.

c) Arazo grafiko jakin batzuei soluzioa emateko irudi egokiak diseinatzen badakiela erakustea.

d) Zeinahi proiektu grafiko argi eta zehatz egitea.

3.– Irudikapen grafikoa mezuaren komunikazio-helburuetara egokitzea. Ideia/kontzeptua.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikusizko irudikapen jakin batean, alderdi formalak, estetikoak eta sinbolikoak argudioekin balioestea, bereziki, emakumezkoei eta gizonezkoei esleitutako rolekin zerikusia dutenak.

b) Irudi grafiko zehatzei buruz, ongi argudiatutako iritzi kritikoak osatzen jakitea.

c) Emakumezkoei eta gizonezkoei esleitutako genero-aurreiritziak, -estereotipoak eta -rolak erreproduzitzen dituzten alderdi sinbolikoak kritikoki aztertzea, bereziki, genero-indarkeria zuritzen dutenak.

d) Ideia grafikoen komunikazio-kontzeptuak ulertzea.

e) Kontzeptu edo ideia baten funtzioan, irudiak egokiro irudikatzea haietan planteatutako komunikazio-helburuetatik abiatuta.

f) Gure gizartean existitzen den aniztasun guztia –bai emakumezkoen artean eta bai gizonezkoen artean– inklusiboki irudikatzea, genero-aurreiritziak, -topikoak eta -estereotipoak erabili gabe.

4.– Koloreen funtsak, teoria eta arte- eta plastika-sormenean duten garrantzia ulertzea eta haiek sormenez erabiltzea mezuen irudikapen grafikoa egitean.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kolorea esanahi- eta estetika-intentzioz erabiltzea, ideiak eta mezuak grafikoki irudikatzean.

b) Kolorearen teoriaren oinarrizko funtsak kontrolatzea.

c) Argi-esperimentaziora eta hark kolorearekin duen erlaziora egokitutako ondorioak lantzea eta ateratzea.

d) Kolorearen adierazpen- eta sinbolo-balioak behar bezala erabiltzea.

e) Kolorearen psikologiaren hastapenak ezagutzea eta aplikatzea mezu grafikoak lantzerakoan.

f) Kolorearen adierazpen- eta sinbolo-balioak pluraltasunez eta inklusiboki erabiltzea, emakumezkoei eta gizonezkoei esleitutako genero-aurreiritziak, -estereotipoak eta -rolak erreproduzitu gabe.

5.– Bi eta hiru dimentsioetako hainbat iruditan dauden koloreak eta plastika- eta ikus-lengoaiako gainerako elementuak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazkiaren, kolorearen eta konposizioaren aukerak ekimenez eta sentiberatasunez esploratzea eta sormenez erabiltzea irudiak egiteko.

b) Kolorearen interakzioaren gaiari buruzko hainbat proposamen grafiko aztertzea alderaketa bidez.

c) Kolorearen paper gaineko interakzioko proposamen grafikoak lantzea, adierazpen grafikoko teknika desberdinen bidez.

d) Hiru dimentsiotako euskarrien gainean, kolorearekin erlazionatutako proposamenak lantzea.

6.– Asmatzeko eta ideiatzeko ahalmena lantzea eta estetika- eta sormen-sentiberatasuna garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikusizko irudikapen jakin baten alderdi formalak, estetikoak eta sinbolikoak argudioekin balioestea.

b) Materiala kontrolatzea koloreari erabilera grafikoa emateko.

c) Sormen ahalmenaren garapen egokia daukala erakustea.

d) Irudi grafikoak egiteko estetika- eta sormen-sentiberatasuna badituela erakustea.

B) Edukiak:

1.– Bi dimentsiotako espazioaren konfigurazioa. Plastika- eta ikus-lengoaiaren elementu formalak, adierazpenekoak eta sinbolikoak.

2.– Forma eta egitura. Elementu proportzionalak. Trazatu arautzaile «harmonizatzaileak»

3.– Forma eta konposizioa bi dimentsiotako adierazpenean. Inpresionismoa-espresionismoa.

4.– Argiaren eta kolorearen teoriaren funtsak. Argiaren inguruko esperimentuak.

5.– Kolorearen adierazpen- eta sinbolo-balioak. Kolorearen psikologia. Kolorearen erabilera genero-ereduak, -estereotipoak eta -rolak erreproduzitzean.

6.– Kolorearen interakzioa sormenezko irudikapenean. 3D irudikapena - 3D «murgilketa»ren aurkezpena.

7.– Tresnak, teknikak eta materialak.

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 64 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 5

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Irudiak identifikatzea, balioestea eta interpretatzea azterketa-eredu desberdinak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudi jakin batzuen elementu morfologikoak eta sintaktikoak identifikatzea.

b) Ikusizko mezua nola artikulatzen den behar bezala azaltzea irudi zehatz batzuk erabiltzearen bidez.

c) Zeinahi motatako irudia aztertzeko gaituta dagoela erakustea.

d) Irudiak prestatzeko dauden –bai finkoak eta bai mugitzen direnak– laneko eredu desberdinak beren testuinguruan balioestea.

2.– Ikusmen-pertzepzioaren hastapen teorikoak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erabilitako ikusmen-lengoaiaren adierazpen-edukien eta beren esanahien arabera irudiak aztertzea.

b) Ikasleek beraiek egindako lanei ikusmen-pertzepzioari buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.

c) Ikusmen-pertzepzioaren prozesua eta bere elementuak ulertzea.

d) Lengoaia kontzeptua ulertzea eta mota desberdinak bereizten jakitea.

e) Masa-komunikazioetako funtsezko kontzeptuak ulertzea.

3.– Irudiaren kode esanguratsuak interpretatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudikapen grafikoko proposamenak prestatzea ikusmen-pertzepzioaren funtsezko kontzeptu eta hastapenetarako.

b) Ikusmen-lengoaiaren parte diren kode desberdinak ezagutzea.

c) Irudi jakin batzuetatik abiatuta berorietan dauden kode mota desberdinak deskribatzen jakitea.

d) Emakumezkoei zuzendutako kodeak eta gizonezkoei zuzendutakoak ezagutzen jakitea, genero-ikuspegi mota eta kode horietako bakoitzaren eduki eta mezu mota aztertuta.

e) Irudi propioak lantzea irudi baten hizkuntza-elaborazioan existitzen diren kode mota desberdinak erabiltzetik abiatuta.

4.– Irudiaren adierazpen funtzioa identifikatzea eta balioestea bere testuinguruan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikazio-arazoetara egokitutako soluzio grafikoak proposatzea eta argudioekin balioestea.

b) Ikus-entzunezko lanaren elementu narratiboak identifikatzen jakitea.

c) Zeinahi motatako ikus-entzunezko lan bat hizkuntza-ikuspegitik aztertzea.

d) Teknika narratiboei eta ikus-komunikazioari buruz jasotako ezagutzak modu praktikoan aplikatzea.

5.– Komunikazio-estrategiak identifikatzea eta aztertzea irudian.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-komunikazioko estrategiak prestatzea norberaren edo izendatutako ideiak eta mezuak transmititzeko eta argudioekin azaltzea.

b) Komunikabideetan eta beren artean ezartzen diren erlazioetan, prozesu desberdinak bereiztea.

c) Irudiaren komunikazio-estrategia mota identifikatzea, espezialitate bakoitzaren arabera.

d) Diseinu grafikoaren munduko alor bakoitzerako komunikazio-estrategia egokiak bilatzen jakitea.

6.– Irudi finkoa eta mugitzen dena ekoizteko esparru eta ingurune desberdinak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikasitako kontzeptuak arazo zehatzak ebazteko zuzen aplikatzea, aplikazio-esparruaren eta -ingurunearen arabera.

b) Komunikabide desberdinetako garapen narratiboa ezagutzea beren faseen eta irudikapen-modu desberdinen bitartez.

c) Egitura narratiboek komunikabide batzuetan eta besteetan nola funtzionatzen duten ezagutzea.

d) Elementu erkideak eta desberdintasunak bereizten jakitea ikus-komunikazioaren esparru batzuetan eta besteetan.

7.– Tipografiaren, letra-tipoen eta familien oinarrizko funtsak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arazo tipografikoak eta eraikuntza grafikokoak ebaztea, ilustraziora aplikatuta.

b) Familia tipografiko desberdinak eta beren funtsezko ezaugarriak ezagutzea.

c) Tipografia behar bezala aplikatzea, ezaugarri grafikoen eta komunikazio-ezaugarrien arabera, diseinu grafikoaren zeinahi arlotan.

d) Oinarrizko arkitektura tipografikoa behar bezala aplikatzea diseinu grafikoaren esparruko lanetan.

B) Edukiak:

1.– Irudiaren irudikapena eta elementu morfologikoak dinamikoak eta neurgarriak.

2.– Irudiaren identifikazioa, azterketa eta balioespena. Emakume eta gizonen irudien azterketa genero-ikuspegitik.

3.– Ikus-sintaxia.

4.– Errealitatea ikustea. Pertzepzio-teoriak.

5.– Zeinua: adierazpena eta edukia. Denotazioa eta konnotazioa.

6.– Zeinu motak. Ezaugarriak eta egiuneak. Zeinuak eta beren esanahi-balioak.

7.– Idazketaren aberastasun grafikoa: tipografia, funtsak eta letra-tipoak.

8.– Ikus-komunikazioa. Komunikazio-prozesua.

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 192 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 12

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

a) Helburuak:

1.– Gaurko gizartean bitarteko informatikoek izan duten bilakaera aztertzea, eta teknologia berrien presentzia irudien errealizazioan eta edizioan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Teknologia berriek ekoizpen-prozesuetan, industrialetan eta artistikoetan izan duten garrantzia eta bilakaera teknologikoa argudioekin balioestea, bereziki, diseinu grafikoaren lanbide-jardunean, bere esparru desberdinetan.

b) Bitarteko informatikoaren bilakaera balioestea, argitaletxeen industria grafikoaren aplikazioei dagokienez.

c) Informatika munduaren etengabeko eboluzioaren jakitun izatea, etorkizunean eskainiko dituen aukerak aurreikusteko eta berorien ezagutzan eta laneko aplikazioetan eguneratua egoteko.

d) Informatikaren munduak eta berorretatik eratorritako aplikazioek gaur egun duten garrantzi soziala aztertzea.

2.– Informatikako funtsak ezagutzea, hardwarearen eta softwarearen arteko erlazioa barne, eta berorien ezaugarriak eta funtzioak ulertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sistema informatiko baten osagai fisikoak eta logikoak identifikatzea.

b) Sistema eragile desberdinak ezagutzea.

c) Ekipo informatikoetako hardwarearen oinarrizko elementuak ezagutzea, baita horietako bakoitzaren funtzioa ere.

d) Egin nahi diren zereginetara ondoen egokitzen den bitarteko informatikoa hautatzen jakitea.

3.– Ondoko hauen funtsezko kontzeptuak ulertzea eta aplikatzea: irudi digital bektoriala, bit-mapa irudia, tipografia digitalaren tratamendua, kolore sistemak eta premia bakoitzera egokitutako formatuak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aplikazio grafikoetarako eta multimediarako mota desberdinetako formatu grafikoak eta informazioa antolatzeko dauden aukerak ulertzea eta behar bezala erabiltzea.

b) Bit-mapa formatuko irudien artxiboak prestatzea eta manipulatzea.

c) Irudi bektorialeko artxiboak prestatzea eta manipulatzea.

d) Testuen edizioa kontrolatzea tipografia digitala erabiltzearen bitartez.

e) Irudi-artxiboak formatu egokietara bihurtzen jakitea, gero haiek manipulatzeko edo edizio grafikoko hainbat programatan aplikatzeko.

f) Kolore digitalerako aplikazio informatikoen sistema digitalak kontrolatzea.

4.– Irudiak digitalizatzea, biltegiratzea eta formatu egokietara bihurtzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aplikazio grafikoetan eta multimedian lan egiteko formatuak, bereizmena eta tamaina prestatzea.

b) Eskaneatzeko ekipoen bitartez irudiak digitalizatzen jakitea.

c) Proiektu grafiko bat gauzatzeko beharrezkoak diren premien arabera, irudiak behar bezala hartzea.

d) Eskaneatzeko ekipo digitalen bitartez lortutako irudiak biltegiratzen jakitea.

e) Irudi-artxiboak formatu egokietara bihurtzen jakitea, gero haiek manipulatzeko edo edizio grafikoko hainbat programatan aplikatzeko.

5.– Diseinurako berariazko programa informatikoen aplikazioak ezagutzea eta erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudi digital bektorialaren eta bit-maparen formatuak bereiztea eta beren funtsezko ezaugarriak ulertzea.

b) Ilustrazio-tresna bektorialak eta bit-map formatukoak trebetasunez erabiltzea.

c) Marrazkigintza bektorialeko tresnen bitartez forma desberdinei trazatuak eta kolore-aplikazioak egiten jakitea.

d) Marrazkigintza bektorialeko erremintak –fusioa, sarea, pintura interaktiboa– behar bezala erabiltzen jakitea.

e) Bit-mapan irudien bereizmena egokiro definitzea.

f) Bit-mapan marrazkiak eta irudiak egiteko erremintak kontrolatzea.

6.– Bitarteko informatikoak erabiltzea lana ideiatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko tresna gisa.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan egitean materialak eta ekipo informatikoak behar bezala hautatzea eta erabiltzea, bai proiektu- eta sorkuntza-prozesuan eta bai komunikazioa egiteko orduan.

b) Lanaren garapenaren arabera, informatika arloko benetako premiak dagokien neurrian balioestea.

c) Diseinu grafikoaren munduko atal desberdinetan, bitarteko informatikoak kudeaketarako tresna gisa erabiltzea, eskaintzen dituzten aukerak eta abantailak balioetsiz.

d) Bitarteko informatikoak komunikabide gisa erabiltzea gizarteari lanaren berri ematea errazteko xedez.

b) Edukiak:

1.– Informatikaren eta Interneten bilakaera. Informazioaren gizartea. Software librea.

2.– Sistema eragileak. Ordenagailuak, periferikoak eta sareak, cloud computing.

3.– Kolore-sistemak, digitalizazioa, bektorizazioa, OCR. Tipografia digitala.

4.– Ingurune desberdinen arteko komunikazioa. Fitxategiak inportatzea eta esportatzea.

5.– Irudi bektoriala. Sorkuntzako softwarea. Laneko eremua. Marrazkigintza-tresnak.

6.– Objektuen antolakuntza: geruzak, taldekatzeak, maskarak, estiloak.

7.– Bit-map irudia. Bit-map irudiak eta argazki digitalak sortzeko, tratatzeko eta kudeatzeko softwarea. Marrazkigintza-tresnak.

8.– Argazkigintza digitala. Fitxategien prestakuntza banatzeko eta irteerarako.

9.– Fitxategi motak banatzeko eta irteerarako. Informazioaren antolakuntza.

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 96 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 5

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Argazkiaren teknika eta teknologia ezagutzea eta menderatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argazkigintzako ekipoak eta teknikak trebetasunez erabiltzea.

b) Hainbat testuingurutan argazkiak egiteko aukeren aurrean azkartasunez erreakzionatzea.

c) Argazkigintzako kontzeptuak, materialak eta teknikak behar bezala erabiltzea.

d) Argazkigintzaren munduko terminologia behar bezala erabiltzea.

2.– Argazkigintza-lengoaia, bere dimentsioak eta berezitasunak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argazkigintzako teoria-adierazpen mekanismoak ulertzea eta komunikazio-helburuz erabiltzea.

b) Argazki-irudien elaborazioan esku hartzen duten elementuak eta prozesuak ezagutzea.

c) Argazki-irudiei buruzko proposamenak irudimenez eta sormenez ebaztea.

d) Argazkigintza-obra bat egiteko planteamenduan sor daitezkeen adierazpen-aukerak ezagutzea.

e) Norberak irudiekin duen esperientzia erabiltzea argazkiak egiteko.

3.– Argazkia norberaren proiektuetan erabiltzea, espezialitatearen testuinguruan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazio-proiektuak gauzatzean argazkia txertatzea, bai sormen-erreminta gisa edota adierazpen- eta komunikazio-baliabide modura.

b) Ilustrazioak egiteko erabil daitezkeen irudiak pentsatzea eta imajinatzea argazkigintzaren ikuspegitik.

c) Argazkiak manipulatzen jakitea ilustrazioak gauzatzeko orduan haiek egokiro erabili ahal izateko.

d) Fotomuntaketen argazki-teknika behar bezala erabiltzea ilustraziora aplikatutako adierazpen-bitarteko gisa.

4.– Ilustrazio-proiektuetarako argazki-irudi egokiak kudeatzen jakitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Norberaren edo besteren argazki-ekoizpena argudioekin balioestea, teknika-, arte- eta komunikazio-irizpideak erabiliz.

b) Ilustrazio-produktuak egiteko erabil daitezkeen irudiak pentsatzea eta imajinatzea argazkigintzaren ikuspegitik.

c) Argazkiak manipulatzen jakitea ilustrazio-produktuak gauzatzean haiek egokiro erabili ahal izateko.

d) Fotomuntaketen argazki-teknika behar bezala erabiltzea ilustrazio-produktuetara aplikatutako adierazpen-bitarteko gisa.

B) Edukiak:

1.– Argazkigintza-lengoaia, dimentsioak, helburua, berezitasunak.

2.– Argazkigintzako ekipoak.

3.– Hartze fotografikoa. Teknika-, giro- eta estetika-baldintzatzaileak. Espazioaren eta denboraren irudikapena.

4.– Argi naturala eta artifiziala. Argia neurtzea.

5.– Kolorea argazkigintzan.

6.– Argazki-artxiboen kudeaketa. Argazkien edizioa eta hautaketa.

7.– Irudiak prozesatzea eta manipulatzea.

8.– Argazkiaren forma- eta adierazpen-tratamendua espezialitatearen esparruan.

9.– Argazkigintza-esparruak.

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 96 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 6

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Irudi grafikoaren lengoaia eta berezitasunak ulertzea ikus-komunikazioko beste forma batzuekin alderatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudi grafikoaren jatorria eta bilakaera deskribatzea; baita irudi hori sortu den testuinguru historiko, sozial eta kulturalarekiko erlazioak ere.

b) Ikus-entzunezko komunikabideek eta komunikazioko teknologia berriek egungo ilustrazioaren lengoaian duten eragina azaltzea.

c) Irudi grafikoaren berezitasunak –ilustrazioarenak partikularki– bereizten jakitea, ikus-komunikazioko beste forma batzuekin alderatuta.

d) Adierazpeneko eta ikus-komunikazioko era desberdinen eta ilustrazioaren arteko erlazio formalak ulertzea.

2.– Irudi grafikoaren genesia eta bilakaera teknikoa eta formala ezagutzea, ikus-kulturako beste adierazpen batzuekin alderatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erreprodukzio grafikoko sistemen bilakaera teknikoak irudiaren ezaugarri formaletan izan duen eragina arrazoiak eta adibideak jarriz azaltzea, ikasgaiko kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabilita.

b) Ilustrazio garaikidearen sorrera eta geroztik izandako bilakaera teknikoa eta formala ezagutzea eta bereiztea.

c) Adierazpeneko eta ikus-komunikazioko era desberdinen eta ilustrazioaren arteko erlazio formalak ulertzea.

d) Ilustrazioa eta masa-komunikabide desberdinen arteko harremana erlazionatzen jakitea.

3.– Ilustrazioaren bilakaera historikoa, teknikoa eta formala ulertzea eta une bakoitzeko egile eta obra adierazgarrienak identifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazioak identifikatzea eta testuinguruan kokatzea haiek sortu diren une historikoari dagozkion kontzeptu estetikoak eta teknikoak adieraziz.

b) Ilustrazioaren bilakaera historikoa aztertzen jakitea zientifikoki eta arrazoiak emanez.

c) Kultura grafikoaren balioak eta ilustrazioaren historiako une desberdinetan hura eratzen duten balio estetikoak arrazoituz interpretatzea.

d) Ilustrazioaren historiako egile esanguratsuenak ezagutzea eta behar bezala identifikatzea.

e) Lanbidearen historian bazterturik eta ezkutuan geratu diren emakumezko profesionalen ekarpenak ezagutzea eta balioestea.

f) Ilustrazioaren historiako obra adierazgarrienak ezagutzea eta identifikatzen jakitea.

4.– Ilustrazioak aztertzea arte-, komunikazio- eta adierazpen-dimentsioetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ezagutza historikoan, teknika-berrikuntzan eta sentiberatasun estetikoan oinarrituta ilustrazioak aztertzea eta balioespen argudiatu bat egitea haien arte- eta komunikazio-nolakotasunei buruz.

b) Testuinguru historiko-artistikoaren ezaugarriak kontuan hartuta, hainbat ilustrazio kokatzea.

c) Arte-egitatearen ezagutzaren eta azterketaren aurrean interesa erakustea, kultura garaikidean komunikazioaren arloan egindako aurrerapenak kontuan hartuta.

d) Ilustrazioaren adierazgarritasuna aztertzea arte garaikideko joerekin alderatzearen bitartez.

5.– Gaur egungo ilustrazioko obra eta egile nagusiak identifikatzea eta balioestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazioko adierazpen eta estilo garrantzitsuenak identifikatzea; baita egile esanguratsuenen ekarpenek eta berrikuntzek izandako balioa ere.

b) Ilustrazioaren gaur egungo panorama aztertzen jakitea zientifikoki eta arrazoiak emanez.

c) Kultura grafikoaren balioak eta gaur egungo ilustrazioaren balio estetikoak arrazoituz interpretatzea.

d) Gaur egungo ilustrazioko egile esanguratsuenak ezagutzea eta behar bezala identifikatzea.

e) Gaur egungo ilustrazioko obra adierazgarrienak ezagutzea eta identifikatzen jakitea.

B) Edukiak:

1.– Komunikazio grafikoaren kontzeptua eta adierazpenak. Ilustrazioa, argazkia eta komikia: bitarteko bakoitzaren lengoaia eta ezaugarri propioak.

2.– Adierazpenak eta generoak ilustrazioan. Ilustrazioa eta inprimaketa testuinguru historiko-artistikoaren arabera.

3.– Ibilbide bat ilustrazioaren bilakaera historiko, tekniko eta estetikoan zehar. Obra eta estilo esanguratsuenak. Joera eta egile garrantzitsuak.

4.– Ilustrazioa eta komunikabideak. Aplikazio teknologikoak.

5.– Ilustrazioa gaur egun. Joerak eta generoak. Egileak eta obra esanguratsuak.

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 192 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 12 kreditu

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Marrazkigintzako metodologia, materialak eta teknikak oinarrizko tresna gisa erabiltzea formak aztertzeko, irudiak bilatu eta formalki definitzeko eta ideien komunikazio grafikorako.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazkigintzan aplikatutako metodologia egokiro erabiltzea inguruneko formak, ideiak eta kontzeptuak grafikoki irudikatzean.

b) Marrazkigintzako berariazko hainbat material erabiltzea formak grafikoki irudikatzeko, xumeenetatik konplexuenetara arte.

c) Marrazketa-prozesuan teknika bakoitza aplikatzen jakitea, figurak irudikatzeko forma desberdinen bilaketan.

d) Konposizioaren eta espazioa antolatzearen metodoak eta plastika- eta adierazpen-aukerak behar bezala erabiltzea, irizpide estetiko eta narratiboei kasu eginez.

e) Teknika bakoitzari dagozkion aukera desberdinak garatzea, ariketa bakoitzaren betekizunak kontuan harturik.

2.– Inguruneko formak eta ideiak grafikoki irudikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Formak eta beren ingurunea ulertzea eta marrazten jakitea.

b) Marrazkigintzako estilo-arauak esploratzea eta erabiltzea.

c) Maila oneko irudikapen grafikoa lortzea egiten diren lan guztietan.

d) Irudikapenari dagozkion ahokatze- eta proportzionaltasun-irizpideak behar bezala aplikatzea, ingurunearen formak marraztearen bitartez, xumeenetatik konplexuenetara arte.

3.– Marrazkiaren bitartez, espezialitateko praktikei dagozkien forma, bolumen, espazio, argi eta mugimenduen auziak eta kontzeptuak ebaztea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Formak eta beren ingurunea ulertzea eta marrazten jakitea.

b) Argi-iturri desberdinetatik argitutako formak eta gorputzak irudikatzen jakitea.

c) Inguruneko hainbat gauzakiri eta irudikapeni bolumen-ahalmena eta espazio-sentsazioa ematea.

d) Forma eta espazioen irudikapenera aplikatutako argia eta argiztapen kontzeptua egokiro irudikatzea, argi-ilun kontzeptuaren bitartez.

e) Mugimenduaren irudikapena grafikoki adierazten jakitea, bai dinamikaren eta bai kontzeptuaren ikuspegitik.

4.– Memoria-ahalmena eta ikus-oroimena garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Oroimen eta memoriazko marrazkiak egitea, irudikatutako objektuaren ezaugarri formalei eta estrukturalei leial izanik.

b) Oroimena eta memoria erabiltzea ikasle bakoitzak imajinatu edo asmatutako formekin sorkuntza pertsonaleko hainbat motatako marrazkiak eraikitzeko.

c) Ikasle bakoitzaren imajinazio pertsonaletik sortutako espazio birtualak buruz eta zuzen irudikatzea.

d) Buruz marraztea, gizakien eta animalien irudiei dagozkien ezaugarri formalak mantenduz, bai irudikapen neutroen bitartez, eta bai marrazki pertsonalagoak eta adierazgarriagoak eginez.

5.– Marraren adierazpen-ahalmena aztertzea, balioestea eta norberaren lanean erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazkigintzako estilo-arauak esploratzea eta erabiltzea.

b) Marrazketaren barruan, marra garatzera eta menderatzera bideratutako esperimentazio formalarekiko interesa kontrolatzea eta erakustea.

c) Lerroz egiten diren marrazkietan, marraren adierazpen-aukera grafiko desberdinak aplikatzea.

d) Marrazki-lan desberdinak egitea konposizioaren elementu grafiko nagusi gisa marra soilik erabiliz.

6.– Espazioa, bai naturala eta bai arkitektonikoa, grafikoki irudikatzea eta interpretatzea, elementu xumeenetatik konplexuenetara arte.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Formaren eta espazioaren kontzeptuak bereizten jakitea.

b) Espazio fisikoa eta pertzepzioari dagokiona ongi bereiztea, beroriek grafikoki irudikatzeko beharrezkoak diren konposizio-estrategiak aplikatuz.

c) Espazio naturala, kanpoko espazioa eta paisaia behar bezala irudikatzea.

d) Espazio artifiziala, barruko espazioa eta arkitektura behar bezala irudikatzea.

B) Edukiak:

1.– Ideiaren zirriborroa. Ohar-koadernoa. Lerroa, ingurunea, marra sentibera.

2.– Geldi dagoen eredua eta mugitzen dena. Naturaletik oharrak hartzea.

3.– Oroimenezko eta memoriazko marrazkia.

4.– Argiaren irudikapena. Argi-iluna. Argia bolumenaren definizioan. Argiztapena. Argiak, itzalak, gardentasunak eta islak. Atmosfera.

5.– Forma eta espazioa. Konposizioa eta egitura. Konposizio-espazioa. Espazio fisikoa eta pertzepzioari dagokiona. Adierazgarritasuna espazioaren antolamenduan. Konposizio-estrategiak. Narratibotasuna.

6.– Espazio eta forma konplexuen irudikapena. Paisaia naturala eta hirikoa. Marrazketa arkitektonikoa. Distortsioak.

7.– Giza anatomia eta animalia-irudia. Aurpegiko eta gorputzeko adierazpena. Distortsioak. KARIKATURA.

8.– Adierazpen-baliabideak. Hainbat aro eta estilotako margolari, marrazkilari eta ilustratzaile esanguratsuen marrazkigintza.

9.– Formaren interpretazioa. Estiloa. Ilustratzailearen ezaugarri pertsonalak eta norberaren estiloaren bilaketa.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 125 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 6

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Marrazketa teknikoaren metodoak, prozedurak, egiuneak eta teknika grafikoak erabiltzea ilustrazioen bilaketa eta definizio formalean eta ideien komunikazio grafikoan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errealitateko eta norberak asmatutako formak grafikoki zehaztea irudikapen-sistema aproposenak egokiro erabiliz.

b) Planteatutako ilustrazio motaren berariazko premietara ondoen egokitzen den irudikapen-sistema hautatzea.

c) Irudikatutako elementuak argi eta dagokion araudiaren arabera mugatzea.

d) Krokisak eta zirriborroak egitea haiek ongi ulertzeko kalitate grafiko egokiarekin.

2.– Inguruneko edo norberak asmatutako irudien espazio-irudikapeneko arazoak ebaztea, irudikapen-sistema egokiena erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazketa teknikoko material eta teknika desberdinak trebetasunez eta doitasunez erabiltzea, akaberen kalitateari eta azken aurkezpenari arreta berezia eskainiz.

b) Planteatutako ilustrazio-motari dagokion eskala hautatzea.

c) Azaleren, bolumenen eta formen irudikapen zuzena kontrolatzea espazio-irudikapeneko zeinahi sistematan.

d) Planoak krokisean marrazten jakitea, gero espazio-irudikapena perspektiban egitea errazteko.

e) Doitasunez eta kalitatez marraztea zeinahi irudikapen-sistematan.

f) Forma lauak ongi irudikatzea zeinahi irudikapen-sistematan.

g) Forma bolumetrikoak ongi irudikatzea zeinahi irudikapen-sistematan.

3.– Espazio-irudikapeneko arazoak esku hutsez ebaztea espezialitateko praktiketan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espezialitateari dagozkion espazio-irudikapen kasuak esku hutsez, trebetasunez eta doitasunez marraztea.

b) Azaleren, bolumenen eta formen esku hutsezko irudikapena kontrolatzea espazio-irudikapeneko zeinahi sistematan.

c) Planoak esku hutsez krokisean marrazten jakitea, gero espazio-irudikapena perspektiban egitea errazteko.

d) Esku hutsez, doitasunez eta kalitatez marraztea zeinahi irudikapen-sistematan.

4.– Margolanetan eta artelan grafikoetan erabilitako marrazketa teknikoko baliabideak ezagutzea eta aztertzea, lengoaia artistiko-plastikoari dagokionez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Margolanetan eta artelan grafikoetan erabilitako marrazketa teknikoko baliabideak identifikatzea ikasgaiari dagokion hiztegi propioa egoki erabiliz.

b) Margolanetan eta artelan grafikoetan erabilitako marrazketa teknikoko baliabideak azaltzen jakitea ikasgaiari dagokion hiztegi propioa egoki erabiliz.

c) Irudi grafikoaren historian zehar artistek eta ilustratzaileek erabilitako perspektibako irudikapen-sistemak zein izan diren ulertzea.

5.– Bi dimentsiotako espazioa elementu dinamiko eta adierazgarri gisa balioestea, irudikapen grafikoaren barruan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espazioaren aukera dinamikoak eta adierazkorrak esploratzea eta haiek sormenez erabiltzea ilustrazioak egitean.

b) Zeinahi motatako espazio erreal baten adierazkortasun propioa ulertzea eta berorren irudikapen grafikoan islatzen jakitea.

c) Espazio dinamikoak irudikatzea edozein motatako irudikapen-sistematan.

6.– Marrazketa teknikoa oinarrizko tresna gisa balioestea, errealitate sentikorraren azterketa formala zein estrukturala egitean, informazioaren transmisioan eta irudiak asmatzerakoan eta gauzatzerakoan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanak behar bezala aurkeztea, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

b) Espazio erreala irudikatzea errealitate horren formak aztertzeko oinarrizko elementu gisa perspektiba konikoa erabiltzearen bitartez.

c) Espazio asmatuak edo fikziozkoak perspektiba erabiltzearen bitartez irudikatzea, edozein sistematan.

d) Irudiak asmatu eta gauzatu ahal izateko informazio-transmisioa zuzen egiteko informazio egokia ematea.

B) Edukiak:

1.– Proiekzioak: ortogonalak, eslaiak. Itzulgarritasuna.

2.– Proiekzio sistemak: diedrikoa, axonometrikoa, konikoa.

3.– Sistema diedrikoa: elementuen alfabetoa eta proiekzio-planoak. Paralelotasuna. Elkarzutasuna. Irudi lauak. Poliedro erregularrak. Sekzioak. Elkarguneak.

4.– Sistema axonometrikoa: isonometrikoa, dimetrikoa eta trimetrikoa. Irudi lauak, poliedro erregularrak. Cavaliere perspektiba. Perspektiba isonometrikoa. Marrazki isonometrikoa.

5.– Sistema konikoa. Perspektiba konikoa. Funtsezko nozioak.

6.– Plano geometrala. Ostertzeko lerroa; ostertzaren eragina perspektiban. Plano makurtua.

7.– Zirkulua perspektiban.

8.– Oinarrizko formen perspektiba. Kuboa, zilindroa, prisma, piramidea eta konoa.

9.– Argiztapena perspektiba konikoan. Islak. Itzalak. Hausturak, ispilu-efektua, irudi anizkunak.

10.– «Sentimendu» perspektiba: ikus-angelu eta argiztapen aldagarriak.

11.– Espazioa elementu adierazgarri gisa erabiltzea.

12.– Teknika grafikoak, prozedurak eta materialak. Esku hutsezko marrazketa. Teknologia berrien ekarpenak.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 75 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 4

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Gizakien eta animalien irudiak eta beren aurpegi- eta gorputz-adierazkortasuna grafikoki irudikatzea eta interpretatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Formak, gorputzak eta mugimendua irudikatzen jakitea.

b) Giza irudia irudikatzen jakitea, dagozkion estilo- eta komunikazio-arauak aintzat harturik.

c) Giza irudia eta aurpegi-adierazpenak jariotasunez irudikatzea, bai teknikari eta bai adierazkortasunari dagokionez.

d) Hainbat motatako animalia-irudiak ongi irudikatzea, haien proportzioak eta oinarrizko ezaugarriak kontrolatuz.

e) Gizakien eta animalien irudian oinarritutako formak sintetizatzen jakitea, ikasgaian lortutako ezagutzak pertsonaien sorkuntzan aplikatzeko eta, gero, haiek ilustrazioetan erabili ahal izateko.

2.– Margolari, marrazkilari eta ilustratzaile esanguratsuen baliabideak identifikatzea eta haien sorkuntzak kritikoki balioestea, ikasgaia ematean lortutako ezagutzen eta norberaren gustuaren argitara.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hainbat aro eta estilotako sortzaileen marrazketarako teknika eta kontzeptua identifikatzea eta iritzi kritiko argudiatu bat ematea haien obrari buruz.

b) Ikasleak erakutsi behar du badakiela bai artista historikoen eta bai gaurkoen obrei buruz ongi landutako iritzi kritikoak argudiatzen.

c) Marrazketarekin erlazionatutako mugimendu artistikoak identifikatzen jakin behar da, haietan planteatutako teknika- eta adierazpen-baliabide desberdinen ikuspegitik.

d) Aro guztietako artista, marrazkilari eta ilustratzaileen obrari buruzko irizpide propioa duela erakutsi behar du.

3.– Norberaren estilo-arauak garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazkigintzako estilo-arauak esploratzea eta erabiltzea.

b) Ikasle bakoitzak bere estilo pertsonala garatzeko beharrezko arauak lantzeko kontrol egokia baduela erakustea.

c) Ikasle bakoitzak bere estilo pertsonala garatzeko beharrezko arauak lantzeko kontrol egokia baduela erakustea.

4.– Ikasgaiko ezagutzak aplikatzea ilustrazioen ebazpen grafikoa egitean.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazketa eta konposizio-estrategiak enkarguaren intentzio estilistiko eta tematikora egokitzea.

b) Lanak behar bezala aurkeztea, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

c) Ikasgaian ikasitako ezagutzak egokitzea, ilustrazioaren zeinahi esparrutako ilustrazio-proiektuen ebazpenean aplikatu ahal izateko.

5.– Espezialitateko kasu praktikoen garapenerako sormenezko soluzio grafikoak proposatzea eta gauzatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanak behar bezala aurkeztea, aurrez ezarritako espezifikazio formaletara egokitu ondoren.

b) Lanak behar bezala aurkeztea, aurrez ezarritako kontzeptu-mailetara egokitu ondoren.

c) Lanak aurkeztea, aurrez ezarritako denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

d) Ikasleak sormen maila handiko hainbat soluzio grafiko desberdin prestatu behar ditu.

B) Edukiak:

1.– Giza anatomia eta animalia-irudia. Aurpegiko eta gorputzeko adierazpena. Distortsioak. Karikatura.

2.– Adierazpen-baliabideak. Hainbat aro eta estilotako margolari, marrazkilari eta ilustratzaile esanguratsuen marrazkigintza.

3.– Formaren interpretazioa. Estiloa. Ilustratzailearen ezaugarri pertsonalak eta norberaren estiloaren bilaketa.

Ikasturtea: 1.a

Iraupena: 192 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 12 kreditu

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Prozedurak bereiztea eta adierazpen-teknika grafiko tradizional nagusiak erabiltzen jakitea; baita horiei lotutako tresnak, erremintak eta materialak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espezialitateko ariketak gauzatzean, teknika grafikoak kalitate artistiko eta tekniko onez erabiltzea.

b) Ikasitako teknika grafiko bakoitzaren genesia eta konposizio materiala behar bezala ulertzea.

c) Teknika grafiko bakoitzaren aplikazioan erabiltzen diren tresna eta erreminta desberdinak jariotasunez eta bitartekoa menderatuz maneiatzea.

d) Teknika bakoitzari dagokion materiala aplikatzea, ahalik eta emaitza onenak lortzea bilatuz, teknika bakoitzaren eta haren funtsezko ezaugarrien arabera.

e) Teknika desberdinetatik eta erabilitako bitarteko bakoitzari buruzko ikerketa pertsonalaren emaitzatik adierazpen-aukera berriak esperimentatzeko gauza izatea.

2.– Enkarguaren berezitasun tematiko, estilistiko eta komunikatiboetara ondoen egokitzen diren teknika grafikoak hautatzea eta aplikatzen jakitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enkarguaren berezitasunetara ondoen egokitzen den teknika hautatzea eta trebetasunez eta txukuntasunez aplikatzea.

b) Ilustrazio-proiektu zehatz batetik abiatuta, hura gauzatu baino lehen, proiektuari ondoen egokituko litzaiokeen teknika grafikoa zein izango litzatekeen erabakitzeko gai izatea.

c) Ikasleari eskatzen zaion enkargu motaren arabera, ondoen zer teknika joango liratekeen bereizten jakitea.

d) Eskuz egindako lanetan, dauden aukera tekniko ugariak egoki aplikatzea.

3.– Teknika batzuen eta besteen adierazpen-aukerak esperimentatzea, norberaren gustu estilistiko eta artistikoen arabera, eta estilo pertsonalera gehitzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Teknika batzuekin eta besteekin esperimentatzea, aplikazio pertsonalago eta sortzaileagoen bila.

b) Teknika bakoitzak dituen aukera desberdinak garatzea, haietako bakoitzak eskatzen duenaren arabera.

c) Esperimentatzearekiko interesa erakustea, bai teknika bakoitzaren kontzeptuaren eta bai eskaintzen dituen adierazpen-aukeren ikuspegitik, eta uneoro ikaslearen sormen-jarrera sustatzea.

d) Ikasle bakoitzak bere gustu estilistiko pertsonalak aurkitzea, ikasitako teknika bakoitzaren arabera, eta haiek aplikatzea ilustrazioak gauzatzerakoan.

4.– Komunikazio grafikorako ahalmena, sormena eta norberaren adierazkortasuna garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazioaren eremuan, sormen-, adierazpen- eta komunikazio-nortasuna garatzea.

b) Eskuzko eta tradiziozko hainbat motatako teknika grafikoetako esperimentazioaren bitartez, ikasle bakoitzaren sormen eta adierazkortasun pertsonala garatzea.

c) Bitarteko informatikoak erabilita, teknika bakoitzaren adierazpen-aukeren esperimentazioa eta haien balizko aplikazioa garatzea, ilustrazioaren eremuan.

B) Edukiak:

1.– Adierazpen grafikorako teknikak eta prozedurak. Tresnak, erremintak, materialak.

2.– Teknika grafiko lehorrak, hezeak, mistoak. Koipe-teknikak.

3.– Eskuz inprimatzeko teknikak. Testurak.

4.– Teknika gehigarriak.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 75 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 4

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Hainbat motatako jatorrizkoak aztertzea eta bereiztea, erreprodukzioan parte hartzen duten prozesuak eta faktoreak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jatorrizkoak, prestaketa, erreprodukzioa eta emaitzak aztertzea, ikasgaiko hiztegi teknikoa egoki erabilita.

b) Jatorrizkoak bereiztea existitzen diren jatorrizko moten arabera, berorien erreprodukzioan parte hartzen duten prozesuak eta faktoreak kontuan harturik.

c) Irudi mota desberdinak –bit-mapak, bektorialak, etab.– bereiztea, mota bakoitzaren ezaugarri behinenak ongi ezagutzen direla.

d) Edozein motatako irudiak aztertzea beren oinarrizko elementuak kontuan hartuz, gero inprimatzeko.

2.– Inprimategirako artxiboak egoki konfiguratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jatorrizkoak prestatzea eta artxiboak behar bezala konfiguratzea inprimategirako.

b) Existitzen diren mota desberdinetako jatorrizkoak bereizten jakitea.

c) Diseinu-prozesua –zirriborroetatik hasi eta inprimatzeko jatorrizkoetaraino– behar bezala egokitzea, nola inprimatuko den eta zer tinta kantitate erabiliko diren kontuan izanik.

d) Inprimategira eramateko artxibo mota desberdinak, haien funtsezko ezaugarriak eta aldeak kontrolatzea.

e) Inprimatzeko artxiboetako datu guztiak ongi konfiguratuta daudela kontrolatzea; xehe-mehe berrikusi beharko dira inprimategira bidali aurretik.

3.– Inprimatze-argitaraldi baten aldagaiak ulertzea eta balioestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jatorrizko grafikoaren erreprodukzioa posible egingo duten prozesu egokiak gauzatzea.

b) Inprimaketaren industrian erabiltzen diren teknika grafikoei dagozkien teknika motak, materialak eta tresnak ongi ezagutzea.

c) Inprimatze-argitaraldi bat nola egiten den jakitea.

d) Inprimatze-argitaraldi bat behar bezala egiteko kontuan eduki beharreko oinarrizko elementuak ezagutzea.

4.– Hainbat motatako inprimaketa industrialak eta haien berezitasunak zehaztea eta bereiztea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Inprimaketa industrialeko sistemei dagozkien teknikak, prozedurak, materialak eta tresnak bereiztea.

b) Offset inprimaketa bateko oinarrizko elementuak ezagutzea.

c) Flexografia inprimaketa bateko oinarrizko elementuak ezagutzea.

d) Serigrafia inprimaketa bateko oinarrizko elementuak ezagutzea.

e) Inprimaketa digitalaren oinarrizko elementuak eta inprimaketa tradizionalarekiko aldeak ezagutzea.

5.– Proiektu grafikoen ezaugarriak interpretatzea, inprimaketa-sistema egokiena hautatzea eta jatorrizkoak eta artxiboak prestatzea gero erreproduzitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jatorrizko mota desberdinak ezagutzea eta inprimaketa-sistema egokiena hautatzea.

b) Inprimaketa industrialeko teknikak eta teknika tradizionalak bereiztea, Arte Grafikoen historian izan duten bilakaera aintzat harturik.

c) Jatorrizkoak prestatzen jakitea, ilustrazio-proiektu jakin baten ezaugarri berezien arabera.

d) Inprimatuko diren artxiboen edukiak ordenan eta dagokien neurri doian antolatzea eta haien alderdi guztiak berrikustea.

6.– Proiektu jakin baterako euskarri grafiko egokienak hautatzen jakitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu grafiko bati ondoen egokitzen zaion inprimaketa-euskarria argudioekin hautatzea.

b) Hainbat motatako ilustrazioak inprimatzeko euskarri egokiena hautatzea.

c) Ongi argudiatzea zergatik hautatu den euskarri mota bat; alegia, zergatik uste izan den egokiena dela ilustrazio-proiektu jakin baterako.

7.– Proiektu grafiko baten erreprodukzio fasean parte hartzen duten elementuak optimizatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu grafiko baten erreprodukzioan eta inprimaketan parte hartzen duten elementuak behar bezala eta eraginkortasunez kudeatzea.

b) Neurriak egokituta daudela eta koskatzea eta ebaketa-markak ongi egin direla egiaztatzea, proiektu bat zuzen eta egoki inprimatzeko.

c) Inprimatzeko artxiboetan irudiak egokituta daudela eta bereizmen ona dutela kontrolatzea.

d) Tipografiaren kudeaketa egokitzea eta prest dagoela kontrolatzea gero dokumentu batean inprimatzeko.

e) Industria grafikoak eskatzen dituen aurkezpen eta txukuntasun arauak egoki betetzea.

8.– Produkzio grafiko industrialean teknologia berriek duten presentzia balioestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Teknologia berriek industria grafikoan dituzten jarduera-esparruak eta eragina aztertzea eta balioestea.

b) Ekoizpen grafiko industrialaren bilakaeran teknologia berriek ekarri duten balioaren berri zuzen ematea.

c) Erreprodukzio digitalaren abantailak eta desabantailak aztertzea, inprimatzeko teknika tradizionalekin alderatuta.

B) Edukiak:

1.– Jatorrizko motak. Ezaugarriak. Kolorea. Zuzenekoak. Kuatrikromia.

2.– Inprimategirako artxiboak prestatzea. Formatuak eta konfigurazioak.

3.– Inprimaketa-euskarriak.

4.– Inprimaketa-sistemak. Teknikak, prozedurak, materialak eta tresneria. Jatorrizko grafiko aproposenak inprimaketa-sistema bakoitzean.

5.– Inprimaketa ondokoa. Akaberak.

6.– Aurrekontuak egitea. Baliabideak optimizatzea.

7.– Teknologia berriak erreprodukzio- eta inprimaketa-prozesu industrialetan.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 100 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 5

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Mundu digitalari dagozkion adierazpen-prozedurak eta -teknikak erabiltzea; baita berorien tresnak, erremintak eta adierazpen-aukerak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espezialitateko ariketak gauzatzean, teknika grafiko digitalak kalitate artistiko eta tekniko onez erabiltzea.

b) Ikasitako teknika grafiko digital bakoitzaren genesia eta aplikazio erreala behar bezala ulertzea.

c) Teknika grafiko digital bakoitzaren aplikazioan erabiltzen diren tresna eta erreminta desberdinak jariotasunez eta bitartekoa menderatuz maneiatzea.

d) Ilustraziora aplikatutako erreminta digitaletatik abiatuta, esperimentatzeko eta adierazpen-aukera berriak garatzeko gauza izatea.

2.– Ilustrazioko enkargu baten beharrizan berezietara ondoen egokitzen diren teknika grafiko digitalak aplikatzen jakitea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazioarekin lotura duten zeinahi motatako enkarguen berezitasunetara ondoen egokitzen diren teknikak hautatzea eta trebetasunez eta abileziaz aplikatzea.

b) Ilustrazio-proiektu zehatz batetik abiatuta, hura gauzatu baino lehen, proiektuari ondoen egokituko litzaiokeen teknika grafiko digitala zein izango litzatekeen erabakitzeko gai izatea.

c) Ikasleari eskatzen zaion enkargu motaren arabera, ondoen zer teknika digital joango liratekeen bereizten jakitea.

d) Aukera tekniko askotarikoak egoki eta behar bezala erabiltzea informatikaren bitartez soluzio grafikoak aplikatu beharko diren lan mota haietan.

3.– Hainbat arotako ilustratzaile esanguratsuen teknikak eta estiloak aztertzea eta ezagutzea eta norberaren estilora sormenez aplikatzeko dituzten aukerak balioestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hainbat arotako ilustratzaile esanguratsuen teknikak eta estiloak identifikatzea eta bereiztea.

b) Hainbat egilek eta historiako aro desberdinetan, teknika bat aplikatzeko izan dituzten modu desberdinak bereiztea.

c) Hainbat egileren lorpen grafikoak ikasle bakoitzaren estiloaren edo lan egiteko moduaren premietara egokitzea.

d) Sormen-ahalmena garatzea hainbat ilustratzaileren obra aztertzearen bitartez.

4.– Lehiakortasun profesionalean ilustratzailearen eguneratzeak eta etengabeko prestakuntzak duen eragina balioestea, eta lanbide-jardunean erabiltzen diren tresna eta materialen kalitateak, berorien kontserbazioak eta mantentzeak eta lanlekuaren antolamenduak duten garrantzia azpimarratzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Teknika grafikoei dagozkien tresnak eta materialak behar bezala erabiltzea.

b) Tresneria eta lanlekua ahalik eta baldintza onenetan mantentzea.

c) Lanak behar bezala aurkeztea, aurrez ezarritako forma-, kontzeptu- eta denbora-espezifikazioetara egokitu ondoren.

d) Dokumentazio teknikoa eta ikus-dokumentazioa egokiro artxibatzea.

e) Soberan dauden materialak birziklatzea eta balizko laneko arriskuak zuzen balioestea, arrisku potentziala duten hainbat material manipulatzean baldin eta behar bezainbateko neurriak hartzen ez badira.

B) Edukiak:

1.– Teknika digitalak.

2.– Teknika grafikoak hainbat arotako ilustrazioan. Gaur egungo aplikazio praktikoak eta sortzaileak.

3.– Ilustratzailearen estudioa. Tresneria, antolamendua. Dokumentazioa artxibatzeko teknikak eta metodoak.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 75 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 4

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Grabatu eta estanpazio teknikak ulertzea eta bereiztea, horietako bakoitzari dagozkion prozedurak identifikatzea, irudiaren transferentzia inprimatze-prozesuetan, eta parte hartzen duten materialak, tresnak, erremintak eta makineria, berorien erabilpena eta mantentzea barne direla.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Grabatu eta estanpazio teknikak trebetasunez erabiltzea, prozedura bakoitzaren sekuentzia ongi burutzea, sortzen diren arazoak identifikatzea eta konpontzea azken produktu grafikoaren kalitatearen arabera.

b) Grabatu proposamenak ulertzea eta prestatzea estanpazio prozeduraren bitartez.

c) Erliebean inprimatzeko prozeduraren bitartez grabatuak egiteko prozesua ulertzea.

d) Hutsunean inprimatzeko prozeduraren bitartez grabatuak egiteko prozesua ulertzea.

e) Estanpazio prozeduretako bakoitzean materialak kontrolatzea eta bereizten ikastea.

2.– Estanpazio teknikak arte-adierazpenaren forma gisa balioestea; bai-eta hainbat motatako irudiak sortzeko aukera gisa ere, ilustrazioen sorkuntzan haiek erabiltzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Grabatu eta estanpazio teknika bakoitzari dagozkion estanpak aztertzea eta arrazoituz identifikatzea.

b) Grabatu tekniketatik abiatuta, erantzun sortzaile desberdinak prestatzea, imajinazioa eta sentiberatasun artistikoa erakutsiz.

c) Moduluan ezarritako grabatu proposamen bakoitzaren ezaugarri teknikoetara doitzen diren proiektuak eta azterlanak garatzea.

d) Inprimaketa-sistema bakoitzeko estanpak ezagutzen eta bereizten jakitea.

3.– Grabatu teknika desberdinen adierazpen- eta arte-posibilitateak esploratzea eta baliabide tekniko gisa erabiltzea espezialitateko kasu praktikoetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Grabatu teknika jakin baterako irudi egokiak planteatzea.

b) Grabatu proposamen praktikoak egiten jakitea erliebean inprimatzeko prozeduraren bitartez.

c) Grabatu proposamen praktikoak egiten jakitea hutsunean inprimatzeko prozeduraren bitartez.

d) Grabatu tradizionaleko hainbat proposamen prestatzea, bakoitzak eskaintzen dituen adierazpen eta sorkuntza artistikorako aukera desberdinak esploratuz.

4.– Tailerra, materialak, makineria eta instalazioak espezialitateari dagozkion segurtasun, higiene eta ingurumen-babeseko baldintzen barruan mantentzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tailerreko mantentze eta garbitasun zereginak behar bezala egitea.

b) Makineria, erremintak eta instalazioak eguneratuta eta puntuan jarrita edukitzea, haien kontserbazio-egoera ona eta funtzionamendua bermatzearren.

c) Tailerrean sor daitezkeen balizko arazo kaltegarrien jakitun egotea, materialak gaizki erabiltzen badira edo tailerreko jokabidea axolagabea bada.

5.– Material eta prozedura ez-toxikoen garrantzia balioestea eta haien erabilera lehenestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Estanpazio tekniketako prozedura eta material ez-toxikoen aukera teknikoak eta adierazkorrak ekimenez esploratzea.

b) Material ez-toxikoak sormenez erabiltzen jakitea espezialitatearen testuinguruan.

c) Ikasgelan segurtasun eta higiene arazoak saihesteko biderik eraginkorrena material ez-toxikoa erabiltzea dela ulertzea.

d) Jakinaren gainean egotea material ez-toxikoa erabiltzeak ez duela prozeduren adierazpen- eta sormen-ahalmena gutxitzen.

6.– Gozamen estetikorako ahalmena, sentiberatasuna eta norberaren asmamena eta adierazkortasuna garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalitatea lortzea jatorrizkoak inprimatzean eta estanpatzean.

b) Arte grafikoei dagokien terminologia propioa zuzentasunez erabiltzea.

c) Ikasle bakoitzaren adierazkortasun pertsonala garatzea, estanpazioak egiteko prozedura batzuk eta besteak ikertzean.

B) Edukiak:

1.– Grabatua arte-adierazpenaren forma gisa.

2.– Estanpazio teknikak eta sistemak.

3.– Prentsak, tresnak eta materialak.

4.– Papera, tintak, euskarriak eta grabatua egiteko eta inprimatzeko materialak.

5.– Material eta prozedura ez-toxikoak estanpazio tekniken praktikan.

6.– Tailerraren antolamendua eta mantentzea. Espezialitateari dagozkion segurtasun, higiene eta ingurumen-babeserako oinarrizko gomendioak.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 200 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 13

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enkarguaren gaira eta espezifikazioetara edota norberaren motibazio eta interes artistiko eta profesionaletara egokitzen diren ilustrazio-proiektuak planteatzea eta gauzatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enkargu batetik edo norberaren ideiatik abiatuta ilustrazio-proiektuak egitea teknika-, arte- eta komunikazio-kalitatez.

b) Ilustrazio teknikoaren atalari dagozkion ilustrazio-proiektuak zuzentasunez egitea, beren ezaugarri zehaztuen arabera; betiere, proiektu bakoitzean eskatzen diren espezifikazio teknikoetara egokitu beharko dute.

c) Publizitateko ilustrazioaren eremuari dagozkion ilustrazio-proiektuak zuzentasunez egitea, arte-zuzendariak emandako informazioa eta enkarguaren beraren komunikazio-premiak kontuan hartuta.

d) Ilustrazio editorialeko proiektuak zuzentasunez egitea, sormen izaera markatuarekin, proiektuaren interes artistikoetan edo ikasle ilustratzailearen motibazio pertsonal propioetan oinarrituta.

e) Beste zeinahi motatako ilustrazioak egitea, proiektuaren planteamendu orokorrera egokitutako elaborazio-irizpideak mantenduz eta ikasle bakoitzaren sormen propioaren balio erantsia gehituz.

2.– Irudikapen eta adierazpen grafikoaren lengoaia eta prozesu teknikoak menderatzea eta sormenez aplikatzea hainbat eremu, genero, gai eta formatutako ilustrazio-proiektuetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazio-proiektu bati dagozkion lengoaia eta kontzeptuak menderatzea eta zuzentasunez aplikatzea enkarguaren izaeraren arabera.

b) Adierazpen grafikoko teknikak eta baliabideak menderatzea eta ilustrazio-proiektu bati zuzentasunez aplikatzea enkarguaren izaeraren arabera.

c) Ilustrazio-proiektu gisa planteatutako edozein proposamenen azpian datzan kontzeptua edo ideia ondoen adieraziko duen prozedura grafiko egokiena kontrolatzea eta teknikoki aplikatzea.

d) Ilustrazioaren lanbide-esparruko generoak kontrolatzea, haien ezaugarri funtsezkoak eta bereizgarriak argi eta garbi bereizten jakinik.

e) Ilustrazio-proiektu bati formatu jakin bat zuzentasunez aplikatzea, proiektuaren ezaugarri erabakigarrien arabera.

3.– Ilustrazioak sortzeko beharrezkoak diren informazioa eta dokumentazio grafikoa bilatzea, hautatzea eta erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hautatutako informazioa eta dokumentazioa egokiro erabiltzea eta zuzentasunez artxibatzea.

b) Ilustrazio-proiektu bati ekiteko beharrezkoa den informazioa bitarteko batzuetan eta besteetan egoki bilatzen jakitea, beste ilustratzaile batzuen lanak edo adibideak kontrolatuz eta planteatutako diseinu arazoari haietako bakoitzak emandako soluzioak aztertu ondoren.

c) Ilustrazio-proiektu bat gauzatzeko egiaz interesatzen den informazioa trebetasunez hautatzen jakitea.

d) Kontsultatutako zeinahi informazio-iturritatik atera eta ikaslearentzat, etorkizuneko ilustratzaile gisa, interesekoa izan daitekeen informazio kontzeptual eta grafikoarekin karpeta bat egitea.

4.– Ilustrazioak sortzeko eta egiteko prozesuaren faseak ezagutzea eta gauzatzea, profesional mailan galdatzekoa den kalitateko azken produktua lortu arte.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ilustrazioak sortzeko eta gauzatzeko faseak ulertzea eta gauzatzea eta sor daitezkeen teknika-, arte- eta komunikazio-arazoei behar bezalako soluzioak ematea.

b) Edozein ilustrazio-proiekturi aplika dakiokeen metodologia bat elaboratzea, ikasleak bere lana errazteko lagungarri izan dezan.

c) Ilustrazio-proiektu baten elaborazio-fase guztiak aplikatzea metodologiak markatutako arau guztiak zorrozki errespetatuz.

d) Edozein bitartekotan informazioa bilatzeko ahalmena baduela erakustea.

e) Edozein eremutako ilustrazio-proiektu bat elaboratzeko irudikapen grafikorako ahalmena baduela erakustea, profesional mailan kontrastatutako kalitatearekin.

5.– Soluzio grafiko sortzaileak eta berritzaileak esploratzea espezialitatearen testuinguruan ariketak ebazteko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu bakoitzaren espezifikazioetara egokitutako norberaren estilo-arauekin adieraztea.

b) Estiloa proposatutako proiektuaren funtzionaltasunera egokitzea, eta hasierako proposamenean eskatutako parametroak uneoro bete daitezen saiatzea.

c) Hasierako proposamenari berrikuntza-puntu bat ekarriko dioten soluzio grafiko berritzaileak eta irudimentsuak eskaintzen etengabe ahalegintzea.

d) Ilustrazio-proiektu baten sorkuntza-prozesuko alderdi guztietan ekimen berritzailearen jabe dela erakustea.

6.– Jatorrizkoak aurkezteko arauak aplikatzea, gero erreproduzitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jatorrizkoak behar bezala aurkeztea, gero erreproduzitzeko.

b) Jatorrizkoak zuzentasunez inprimatzeko arau espezifikoak kontrolatzea.

c) Jatorrizkoak inprimatzeko arte grafikoetan erabiltzen diren formatu desberdinak menderatzea.

d) Mota guztietako formatu grafikoak kalitate handiko PDF artxiboetara bihurtzen jakitea, gero inprimatzeko.

7.– Beharrezko teknikak eta teknologiak menderatzea arte- eta komunikazio-kalitateko ilustrazio-proiektuak garatzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espezialitateari dagozkion teknikak, erremintak eta baliabideak trebetasunez erabiltzea, proiektuaren espezifikazioen arabera.

b) Komunikazioko teknika grafikoak menderatzea eta haien erabilera egokitzea gauzatu beharreko proiektuaren esparruaren funtzioan.

c) Espezialitateari dagozkion teknologiak, erremintak eta baliabideak trebetasunez erabiltzea, proiektuaren espezifikazioen arabera.

d) Teknologia informatikoak behar bezainbateko trebetasunez menderatzea ilustrazio-proiektu bat bere konplexutasun artistiko guztian gauzatu ahal izateko, gero inprimatu dadin.

8.– Ilustrazioak egitea esperimentazioa, sormena, komunikazioa eta norberaren adierazkortasun artistikoa lantzeko aukera gisa balioestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalitate- eta lehiakortasun-maila profesionalera egokitutako ilustrazio-proiektuen gauzatze-prozesurako plangintza garatzea.

b) Kalitate- eta lehiakortasun-maila profesionalera egokitutako ilustrazio-proiektuen prozesu grafikoaren elaborazio guztia egitea.

c) Ikasle bakoitzak landutako ilustrazio lanei balio artistiko pertsonalak eranstea.

d) Sormenaren eta norberaren adierazkortasun artistikoaren alorrean behar bezainbateko gaitasunaren jabe dela erakustea.

e) Proiektuak hala eskatzen badu, ikasleak, uneoro, baliabide grafiko adierazgarri berrien esperimentazio sortzailea bilatuko du.

9.– Iritzi kritiko argudiatu bat ematea norberaren lanaz eta lortutako emaitzez; era berean, besteen obrak ere arrazoituz balioestea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu bakoitzaren espezifikazioetara egokitutako norberaren estilo-arauekin adieraztea.

b) Lengoaia artistikoa eta praxi grafikoa zenbateraino menderatzen diren irizpide argia edukitzea eta autokritikoa izatea lanaren emaitzarekin.

c) Gainerako ikaskideen lanei buruzko balorazio positiboa egitea, bereziki, duten kalitate artistikoagatik edo lortutako emaitza sortzaileak direla medio goraipatzekoak diren obraren alderdiei buruz.

d) Proiektu batzuen eta besteen garapenean aktiboki parte hartzea eta ikaskideekin mintzatzea eta eztabaidatzea ikasle guztien interesekoak izan daitezkeen proiektuaren zeinahi alderdiri buruz.

10.– Espezialitatean aplikatzekoa den berariazko araudia ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuetan, lanbide-jardunari lotutako araudiari men egitea.

b) Lanaren metodologian aplikatutako denborak eta epeak errespetatzea.

c) Proiektuaren fase bakoitzean landutako proposamenak adierazitako epeen barruan entregatzea, puntualtasun zorrotzez.

d) Proiektuak garbitasunez eta profesionaltasunez aurkeztea.

B) Edukiak:

1.– Ilustrazio-proiektua. Jatorrizkoa sortzeko eta gauzatzeko prozesua. Etapak. Proba teknikoak.

2.– Enkargu profesionala. Esparrua eta gaia. Enkarguaren espezifikazioak, interpretazioa. Iturriak eta artxiboak.

3.– Ilustrazioa zientzia-teknikaren esparruan: medikuntza, botanika, zoologia, anatomia.

4.– Ilustrazioa arkitekturan eta eszenografian.

5.– Ilustrazio editorialaren generoak, gaiak, formatuak eta publikoak. Pertsonaiak, agertokiak eta girotzeak sortzea.

6.– Publizitaterako eta informaziorako ilustrazioa.

7.– Hiru dimentsioko ilustrazioa.

8.– Jatorrizkoa. Jatorrizko obraren aurkezpena. Jatorrizkoa erreproduzitzeko arauak.

9.– Dokumentu-karpeta profesionala.

10.– Espezialitatean aplikatzeko araudia.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 90 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 10

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Teknika-, arte- eta komunikazio-kalitateko espezialitateko proiektu bat proposatzea eta gauzatzea, norberarena edo enkarguzkoa izan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enkarguaren baldintza eta espezifikazioetara egokitutako proiektu-metodologia bat erabiltzea.

b) Proiektuaren kalitate-kontrola egitea haren forma-, adierazkortasun-, teknika-, teknologia- eta funtzio-alderdiak kontuan hartuta.

c) Ilustrazio-proiektu bat profesional mailan egiteko behar bezainbateko kalitate teknikoa baduela erakustea.

d) Ilustrazio-proiektu bat egitean berrikuntza grafikoak egiteko behar besteko kalitate artistikoa baduela erakustea.

e) Ilustrazio motak eta berorien komunikazio-ahalmena kontrolatzea, proiektuan tratatzen den ilustrazio-eremuaren arabera.

2.– Proiektua gauzatzea dagozkion etapa eta kalitate-kontrol guztiak igaro ondoren.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esparru profesionalean galdatzekoak diren teknika-, arte- eta komunikazio-mailak betetzen dituen espezialitateko proiektu bat gauzatzea.

b) Dauden epeetara doiturik, ilustrazio-proiektu bat egokiro planifikatzeko gai izatea.

c) Espezialitateari dagozkion teknikak egokiro eta profesionaltasunez maneiatzea, planteamenduaren originaltasuna ez ezik hasierako proposamenera egokitzen dela balioetsiz.

d) Proiektua garbitasunez eta kalitate erabat profesionalez aurkeztea.

3.– Espezialitateko jatorrizko proiektu bat proiektatzearen eta egitearen bitartez, bere espezialitateko trebetasun profesionalak garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektua egokiro aurkeztea eta berorri buruzko balorazio tekniko, artistiko eta funtzional bat egitea bere eremu profesionalari dagozkion kontzeptuak eta terminologia behar bezala erabiliz.

b) Proiektua gauzatzean, zikloan bereganatutako ezagutza teoriko-praktikoak bertan integratu dituela erakustea.

c) Proiektuan sentiberatasun artistikoa erakustea, bai berorren elaborazioko kontzeptuei dagokienez eta bai ilustrazioen gauzatze praktikoan.

d) Ezarritako epeak errespetatuz, edozein ilustrazio-proiektu elaboratzeko berariazko proiektu-metodologia zuzen eta behar bezala aplikatzea.

B) Edukiak:

1.– Ilustrazio-proiektua sortzea eta gauzatzea. Metodologia. Etapak. Zehaztapenak. Baldintzatzaileak. Dokumentazio grafikoa.

2.– Ilustrazio-proiektua gauzatzea harik eta produktu amaitua lortu arte. Kalitate-kontrola egiaztatzea proiektuaren fase desberdinetan.

3.– Proiektua komunikatzea, aurkeztea eta aldeztea.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 50 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 3

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Laneko lege-esparrua aztertzea eta interpretatzea eta lan-harremanetatik eratortzen diren eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Identifikatu dira lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak.

b) Identifikatu dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoaren lan-alderdiak.

c) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

d) Zehaztu dira laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak.

e) Identifikatu dira sexua dela medio lan-harremanetan izandako zuzeneko eta zeharkako bereizketak.

f) Kontratazio modalitate nagusiak aztertu dira, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

g) Genero-ikuspegitik aztertu dira emakume eta gizonen kontratu motak eta lanaldiak; bai-eta beroriek ordainsari eta kontribuzioetan dituzten epe labur, ertain eta luzeko ondorioak ere.

h) Laneko eta familiako bizitza uztartzeko xedez indarrean dagoen legerian ezarritako neurriak balioetsi dira; baita emakume eta gizonek neurri horiei ematen dieten erabileraren gizarte-arrazoiak eta laneko ondorioak ere.

i) Laneko harremana aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

j) Soldata-ordainagiria aztertu da eta haren osagai nagusiak identifikatu dira.

k) Genero-ikuspegitik aztertu da emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata-jauzia.

l) Gatazka kolektiboaren inguruko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

m) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu dira.

n) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu dira.

2.– Enpresa txiki edo ertain bat antolatzeko eta kudeatzeko betekizunak eta lege-baldintzak ezagutzea, ekoizpen-faktoreak ez ezik, juridikoak, merkataritzakoak eta sozio-laboralak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu da Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sisteman dauden araubideak identifikatu dira.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu dira.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu dira.

f) Emakumeen eta gizonen arteko kotizazio desberdintasunak eta berorien ondorioak identifikatu dira.

g) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta betekizunak identifikatu dira.

h) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu dira.

i) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira.

3.– Lan-merkatura eta etengabeko prestakuntzara iristeko bideak identifikatzea eta eginbide horietan diharduten organismo instituzionalak ezagutzea, bai naziokoak eta bai Europako erkidegokoak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu dira.

c) Ikasleek –neska eta mutil– prestakuntza- eta lanbide-erabakiak hartzean eta lanari ekitean elkarri eragiten dioten genero-baldintzatzaileak eta gizarte-itxaropenak identifikatu dira.

d) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

e) Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu dira.

f) Tituluari dagokion lanbidearekin lotutako zenbait lan, lanpostu edo esparrutara heltzeko emakumeek eta gizonek aurki ditzaketen balizko zailtasunak, aurreiritziak eta oztopoak identifikatu dira.

g) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

h) Enpleguaren garrantzia balioetsi da bai ikasle nesken eta bai ikasle mutilen bizimoduan, baita batzuen eta besteen erantzunkidetasunaren garrantzia ere etxe barruko eta zainketa lanei dagokienez, aipatutako jarduera profesionala baldintza berdinetan posible izan dadin.

i) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan auto-enplegurako hautabideak aurreikusi dira.

j) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu dira.

4.– Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak ulertzea eta aplikatzea, eta ingurumenaren babesarekiko sentiberatasuna garatzea, bizi-kalitatearen faktore erabakigarriak direnez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu dira.

b) Genero-ikuspegitik aztertu dira lantegietako sexu-jazarpenak eta jazarpen sexistak; bai-eta mota horretako jazarpenak prebenitzeko protokoloak eta halako kasuetarako jokabide-protokoloak ere.

c) Maskulinotasun eredu tradizionalari dagokion rolaren eta beharrezko prebentzio-neurriak hartu gabe laneko arriskuak bere gain hartzearen arteko erlazioa aztertu da.

d) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

e) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu dira.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Enpresan larrialdiren bat izanez gero jarraitu beharreko jarduera-sekuentzia barne hartuko duen prebentzio-plan bat izatearen garrantzia balioetsi da.

h) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu da.

i) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat proiektatu da.

B) Edukiak:

1. helburuarenak

• Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

• Lanerako eskubidearekin lotura duten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikuluen azterketa eta emakume eta gizonei aplikatzea.

• Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarrien analisia.

• Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeko Lanari (IV. kapitulua) eta Uztartze erantzukideari (VI. kapitulua) buruzko artikuluen analisia.

• EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren analisia, bereziki, Gizarte Antolakuntza Erantzunkideari dagokionez.

• Martxoaren 22ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Legeko Berdintasun printzipioari (I. titulua) eta Lanerako eskubideari (IV. titulua) buruzko artikuluen analisia.

• Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

• Sexuaren arabera banandutako datuen analisia honako gai hauei buruz: enplegua eta desenplegua sektoreka, kontratu eta lanaldi motak, kotizazioak eta faktore horietatik sortutako lan-eskubideak.

• Nomina interpretatzea.

• Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

• Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

• Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

• Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

• Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

• Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

• Langile emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata-jauzia eratzen duten faktoreak eta berorien eragina batzuen eta besteen burujabetasun ekonomikoan eta pertsonalean.

• Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

• Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

• Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

• Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

• Lan-antolamenduaren ingurune berriak: lana kanporatzea, telelana.

• Lana arautzeko beharra baloratzea.

• Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa izatea.

• Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

• Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

• Sexu arrazoiengatik aplikatutako zuzeneko eta zeharkako bereizketak, langileak kontratatzerakoan eta kaleratzerakoan.

• Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

2. helburuarenak

• Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

• Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

• Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

• Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

• Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

• Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

• Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

• Amatasun eta aitatasun eskubide eta prestazioei buruzko genero-analisia; baita beroriek langile emakumezkoen eta gizonezkoen lanbide-garapenean dituzten ondorioena ere.

• Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

• Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

3. helburuarenak

• Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalen analisia.

• Ikasle neska eta mutilen prestakuntza- eta lanbide-hautapenei buruzko datuen analisia eta indarrean dauden genero-estereotipo eta -rolak identifikatzea; lanbidea aukeratzeko erabakian eragina duten lan-ereduak eta -erreferentziak ere kontuan hartuta.

• Enpleguaren garrantzia gure gizartean burujabetasun ekonomikoa eta pertsonala edukitzeko eta laneko eta pertsona arteko harremanak berdintasunekoak izan daitezen.

• Zainketaren garrantzia gure gizartean norberaren burujabetasunerako eta familia-ongizaterako eta laneko eta pertsona arteko harremanak berdintasunekoak izan daitezen.

• Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko neurrien analisia emakumeek eta gizonek bizimoduko funtzio eta esparru guztietan izan beharreko erantzunkidetasunaren ikuspegitik.

• Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

• Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

• Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Bizi-proiektu pertsonal, familiar eta sozialarekin –eta berorretatik eratortzen diren erantzukizun eta zereginekin– bateragarriak diren lan-helburuak.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

• Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

• Lan-munduan sartzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

• Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

• Erabakiak hartzeko prozesua.

• Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

• Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

• Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

• Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

• Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

• Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

• Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

4. helburuarenak

• Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

• Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

• Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

• Langileen osasunean eragina duten lan-inguruneko faktore psiko-sozialen analisia, bereziki sexu-jazarpenarekin eta jazarpen sexistarekin lotura dutenena.

• Sexuaren arabera banandutako datu estatistikoen analisia istripuei buruz, arrisku-faktoreak eta -jokabideak eta genero-estereotipoekin eta -rolekin duten erlazioa identifikatzeko.

• Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

• Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

• Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

• Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

• Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

• Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

• Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

• Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

• Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

• Prebentzioaren plangintza enpresan.

• Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

• Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

• Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

• Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

• Bere ezagutza baloratzea eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 50 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 3

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen ekintzaileari lotutako gaitasunak aitortzea eta aintzat hartzea, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) «Berrikuntzaren» kontzeptua eta gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatea areagotzearekin duen lotura identifikatzea.

b) «Kultura ekintzailearen» kontzeptua eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertzea.

c) Ekintzailetza eta berrikuntza mota desberdinak identifikatzea eta berorietarako behar diren gaitasunak aztertzea.

d) Ikasle neska eta mutilen ekintzaile-ekimena eta -gaitasuna indartzen eta moteltzen duten genero-estereotipoak eta rolak aztertzea.

e) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratzea, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

f) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertzea.

g) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertzea.

h) «Arriskuaren» kontzeptua jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertzea.

i) «Enpresaburuaren» kontzeptua eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertzea.

j) Ekintzaile eta enpresaburu eredugarriak identifikatzea, ikasleentzat erreferentzia gisa balio dezaten beren lanbide-eremuko hainbat alderditan.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehaztea, enpresa-ideia hautatzea eta haren bideragarritasuna sostengatzen duen merkatu-azterketa bat egitea, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatzea.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortzea.

c) Hautatutako negozio-ideiari buruzko merkatu-azterketa bat egitea bai emakumezkoen eta bai gizonezkoen egoerak, premiak, hobespenak eta abar kontuan hartuta.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak ateratzea eta garatu beharreko negozio-eredua ezartzea.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztea, emakume eta gizonen berdintasuna eta talentu-ekarpena bermatzeko beharrezkoak diren neurriak barne direla.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertzea.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako enpresako estrategiak eta neurriak balioestea, enpresen gizarte-erantzukizun korporatiboaren funtsezko partea eta gizarte-iraunkortasunerako faktore erabakigarria denez.

h) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egitea eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatzea.

i) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatzea.

j) Sektoreko enpresak Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) emandako emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen Aitortzarekin edo emakume eta gizonen berdintasun arloan jardunbide egokiak dituzten enpresekin identifikatzea.

k) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egitea.

l) Enpresa-estrategia deskribatzea eta enpresaren helburuekin lotzea.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egitea. Dagokion forma juridikoa hautatzea eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatzea eta enpresari aplikatutako «sistema» kontzeptua aztertzea.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatzea; batik bat, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa eta kulturala.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertzea.

d) Sektoreko ETE baten ingurunearen elementuak identifikatzea.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertzea.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertzea.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztea.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereiztea.

i) Indarrean dagoen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertzea.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatzea.

k) Ekintzailetzan eta enpresen sorkuntzan dagoen genero-jauzia murrizteko dauden laguntzak identifikatzea eta aztertzea.

l) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartzea.

m) Enpresen barruan berdintasun-neurriak, -diagnostikoak eta -planak garatzeko dauden laguntzak aztertzea.

n) ETE bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatzea.

4.– ETE baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egitea: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzea, eta dokumentazioa betetzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertzea.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatzea, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak azaltzea.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereiztea.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa betetzea (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatzea.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatzea.

g) Aurreko dokumentazioa enpresa-planean barne hartzea.

B) Edukiak:

1.– Ekimen ekintzailea

1) Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

2) Sexuaren arabera banandutako datuen analisia, emakumeen eta gizonen ekintzailetzari buruz: ekintzailetza motak, zer jardueratan hasten diren, enpresaren tamaina eta ekimenaren iraupen-denbora, eta abar.

3) Ekintzaileen faktore giltzarriak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.

4) Mota batzuetako eta besteetako ekintzailetzak garatzeko beharrezkoak diren ezaugarrien eta genero-estereotipo eta -rolen arteko erlazioa.

5) Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

6) Genero-baldintzatzaileen analisia edozein motatako jarduera ekintzailek dakarren arrisku profesional, ekonomiko eta finantzarioa kontuan hartuta.

7) Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

8) Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

9) Enpresaburu kontzeptua.

10) Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

11) Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

12) Ekintzaileen arteko lankidetza.

13) Ekintzailetza, oro har, eta emakumeena, zehazki, sostengatzeko programak, elkarteak eta laguntza-sareak.

14) Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

15) Negozio-ideia lanbide arloaren esparruan.

16) Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

17) Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

18) Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

1) Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

2) Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

3) Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

4) Lanbide arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

5) Indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak identifikatzea.

6) Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta desberdintasuna enpresaren iraunkortasunaren giltzarri gisa, hala barruan (prestakuntza eta pertsonen talentua) nola kanpoan (bezeroetara egokitzeko ahalmena).

7) Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

8) Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

9) Enpresaren betebeharrak bere inguru propioarekiko eta gizarte osoarekiko (garapen jasangarria).

10) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

11) Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

12) Emakumeen eta gizonen berdintasuna gizarte-erantzukizun korporatiboaren funtsezko oinarri gisa.

13) Jardunbide egokiak emakumeen eta gizonen berdintasun arloan: berdintasun-diagnostikoak eta -planak, uztartze-neurriak, sexu jazarpenaren eta jazarpen sexisten aurkako protokoloak.

14) Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

15) Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta balioestea.

16) Genero-berdintasuna errespetatzea.

17) Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

1) Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

2) Produkzio-plana prestatzea.

3) Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

4) Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

5) Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

6) Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

7) Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

8) Zerga arloa enpresetan.

9) Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

10) Lanbide arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

11) Enpresetan eta lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako neurriak garatzeko diru-laguntzak eta zerga-pizgarriak.

12) Berdintasun arloko bereizgarriak eta aitortzak lehiakortasunerako faktore giltzarri gisa) Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) emandako emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen aitortza.

13) Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

14) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.

15) Administrazioko eta legezko izapideak betetzearekiko errespetua.

4.– Administrazio funtzioa.

1) Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

2) Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

3) Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, etab.

4) Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

5) Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

6) Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

7) Dokumentu ofizialak aurkezteko betekizunak eta epeak.

8) Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

9) Administrazioko eta legezko izapideak betetzearekiko errespetua.

BI PARAGRAFOA.– PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN FASEA ENPRESA, ESTUDIO EDO TAILERRETAN: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Ikasturtea: 2.a

Iraupena: 200 ordu

Baliokidetasuna kredituetan: 8

A) Helburuak eta ebaluazio-irizpideak.

Enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren faseak honako helburu hauek ditu:

1.– Ikasleen heziketa akademikoa osatzea enpresa, agentzia, argitaletxe edo ilustrazio-estudio baten eguneroko lan eta zereginetan integratzearen eta beren heziketa-mailari dagokion lanbide-funtzioak betetzearen bitartez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proposatutako proiektu grafikoa dokumentatu da eta proiektuaren ezaugarri teknikoak eta beharrizanak zehaztu dira.

b) Diseinu fasearen plangintza egin da eta proiektu grafikoaren ekoizpenerako fitxa tekniko bat landu da.

c) Diseinuko zirriborro digitalak egin dira, proiektuaren espezifikazioak eta planteamendu estetiko-formalak zein teknikoak kontuan harturik.

d) Proiektu grafikoen maketak eta azken arte digitalak egin dira, ezaugarri teknikoak eta kalitate-parametroak aplikatuta.

e) Diseinu grafikoa garatu da, bere sorkuntza, ekoizpena eta aurrekontu ekonomikoa aintzat harturik.

2.– Ikasleei lanaren munduarekin harremanetan jartzea erraztea eta enpresako lan-, teknika- eta gizarte-harremanetako sistemara gehitzen laguntzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu dira.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu dira.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu da.

3.– Ikastegian eskuratutako ezagutzak, prestakuntza eta gaikuntza ilustrazioaren sektoreko enpresa- eta lan-errealitatearekin kontrastatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurreinprimaketa-prozesuko faseak, ekipo informatikoak, makineria eta ekoizpen-materialak identifikatu dira eta abian eta erabiltzeko prest daudela egiaztatu da.

b) Ibilbide-orria prestatu da eta sekuentzialki planifikatu dira aurreinprimaketa-prozesuaren fase guztiak.

c) Irudien tratamendua gainbegiratu da eta probak, jatorrizkoak, jasotako jarraibideak eta kalitate-parametroak aztertu dira.

d) Testu-tratamendua gainbegiratu da eta orrialdekatzea, ibilbide-orria, konposizio-arauak eta kalitate-parametroak ebaluatu dira.

e) Inprimatze-formaren inposizio eta lorpen digitalerako prozesuak gainbegiratu dira eta inprimatze-forma, bere kalitatea eta ezaugarri teknikoak egiaztatu dira.

f) Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatu dira eta arrisku-egoerak eta lanbide-jarduera ebaluatu dira.

4.– Ikasleei bide emango die, enpresarekiko kontaktuaren bitartez, lanbideari ekiteko beharrezkoak diren honako ezagutza hauek beren prestakuntzara gehitzea: ikasten ari diren espezialitatearen inguruko ezagutzak, merkatuaren egoera eta harremanak, joera artistikoak eta kulturalak, lanaren antolamendua eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, enpresako harreman sozio-laboralak, eta abar.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu dira:

• Lanpostuan beharrezkoa den pertsonal- eta denbora-eskuragarritasuna.

• Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

• Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

• Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

• Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

• Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

• Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduan txertatzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu dira.

c) Lanbide jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri dira abian norbera babesteko ekipamenduak.

d) Garatu diren jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera mantendu da.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu dira lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Izendatu zaion lanaz arduratu da eta jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri da.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu dira.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu dira.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

5.– Beren espezializazioagatik, kostuagatik edo berritasunagatik ikastegiaren eskumenean ez dauden tresna, erreminta, material eta makineriari buruzko ezagutza teknikoak berenganatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

A) Produktu grafiko bat prestatzeko beharrezkoak diren denbora-garapena eta material teknologikoa planifikatu dira eta prozesuaren informazio teknikoa dokumentatu da.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktu grafikoaren elaborazio-prozesua baldintzatzen duten ezaugarriak ebaluatu dira eta esandako prozesuaren denbora-garapena ezarri da.

b) Produktu grafikoaren datuak, euskarriaren hautaketa, tintak eta akaberak aztertu dira.

c) Produktu grafikoa egiteko behar den materiala zehaztu da.

d) Material grafikoaren kontrolari dagokionez, enpresak ezarritako kalitate-prozedurak aztertu dira.

B) Ekoizpena kudeatu da industria grafikoren barruan, faseak planifikatu dira eta prozesuaren kalitatea ziurtatu da.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu grafikoa elaboratzeko eta erreproduzitzeko behar diren datuak eta baliabideak identifikatu dira eta fitxa teknikoan erregistratu dira.

b) Ibilbide-orrian zehaztu dira lan-korrontea eta ekoizpen-etapak, ekoizpena kudeatzeko aplikazio informatikoen bitartez.

c) Beren berezitasuna edo bolumena dela medio, produktu grafikoa ekoiztu ahal izateko azpikontratatu beharko diren prozesu grafikoak identifikatu dira.

d) Zuzenean edo zeharka, produktu grafikoaren kostuan eragina duten kontzeptu guztiak identifikatu dira.

e) Aurrekontua egin da eta onartze-baldintzak ezarri dira berariazko aplikazio informatikoen bitartez.

f) Produktua inprimatzeko sistema onena hautatzeko behar diren parametroak ezarri dira.

g) Diseinuan ezarritako hasierako jarraibideei leial izanik egin dira azken arteak.

h) Produktu grafikoa elaboratzeko informatika-aplikazioak zuzen erabili dira.

i) Kalitate-adierazleak aztertu eta berrikusi dira, lortutako datuak eta aurreikusitakoak alderatuta.

6.– Ikus-entzunezkoaren ekoizpen- eta edizio-prozesuaren faseetan aktiboki parte hartzea dagokion tutorearen edo koordinatzailearen orientabideei kasu eginik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktu grafiko baten elaborazio-prozesuko fase guztiak identifikatu dira, haien posibilitate, makineria eta ekoizpen-material guztietan.

b) Ibilbide-orria prestatu da eta sekuentzialki planifikatu dira produktu grafikoaren elaborazio-prozesuaren fase guztiak.

c) Produktu grafikoaren erregistroa eta intonazioa gainbegiratu dira eta jasotako jarraibideak eta kalitate-parametroak aztertu dira.

d) Ekoizpenean zehar, esku hartze teknikoak egin dira gorabeheren zuzenketan.

e) Produktu adostuen eta ez adostuen fitxak egin eta kudeatu dira.

f) Kalitate-planean ezarritako kontrolen emaitzak aztertu dira.

g) Tresneria eta makinerien mantentze- eta garbitasun-plana ebaluatu da eta egin beharreko eragiketen eta berrikuspen teknikoen aldizkakotasuna planifikatu da.

h) Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatu dira eta arrisku-egoerak eta lanbide-jarduera ebaluatu dira.

7.– Ikastegian emandako prestakuntza teorikoan eta praktikoan zehar berenganatutako ezagutzak, abileziak eta trebetasunak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ezaugarriak eta digitalizatzeko modua kontuan hartuta, jatorrizkoak identifikatu dira.

b) Zehaztapen teknikoak kontuan hartuta, jatorrizko artxiboak digitalizatu dira.

c) Jatorrizko digitalen ezaugarri teknikoak zehaztu dira.

d) Kolorearen zuzenketa egin da inprimatuko den euskarriaren arabera.

e) Irudi digitaletatik nahi ez diren elementuak ezabatu dira, baita tamaina eta modua eraldatu ere.

f) Irudi digitalen fotomuntaketak egin dira fusioei antzematen ez zaiela.

g) Irudi edo ilustrazio bektorialak egin dira, marrazketako teknikak aplikatuz.

h) Irudi digitalari kolore-profilak eta ezaugarri teknikoak aplikatu zaizkio irteera kontuan hartuta.

i) Testuak, irudiak eta ilustrazioak orrialdekatu dira, eta orrialde orekatua eta irakurgarritasun onekoa lortu da.

j) Orrialdea maketatu da konposizio-arauak aplikatuta eta behar teknikoak eta hauen helburua kontuan hartuta.

k) Probak lortu dira eta beharrezko zuzenketak egin dira.

l) Amaierako fitxategiari etorkizunean lantzeko formatu egokia edo irteerako gailuak aplikatu zaizkio.

m) Kalitate-arauak aplikatu dira eta materialak zuzen birziklatu dira.

n) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala