Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2014ko uztailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3428

IRAGARKIA, Hondarribiko Muliateko 36. eremuko A.300/2 lursailean, alokairuko 33 babes ofizialeko etxebizitza (BOE) eta salmentarako beste 32 babes ofizialeko etxebizitza (BOE), haien eranskin eta haiei dagokien urbanizazioari buruzko proiektua idatzi eta obrak zuzendu eta ikuskatzeko aholkularitza- eta laguntza-kontratuen lizitazioarena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Visesako Arlo Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 041/2014/C02/G-52.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Hondarribiko Muliateko 36. eremuko A.300/2 lursailean, alokairuko 33 babes ofizialeko etxebizitza (BOE) eta salmentarako beste 32 babes ofizialeko etxebizitza (BOE), haien eranskin eta haiei dagokien urbanizazioari buruzko oinarrizko proiektua egokitu, egikaritze-proiektua idatzi, eta obrak zuzendu eta ikuskatzeko aholkularitza- eta laguntza-kontratuen lizitazioa.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

proiektuak idazteko fasean lanak egikaritzeko ezarritako epea lizitatzailearen eskaintzan jasotakoa izango da eta deialdiaren baldintza teknikoen agirian ezarritako hasiera- eta amaiera-epeekin bat etorri beharko da.

Kontratu bakoitza egikaritzeko epe partzialak:

Eskaintzek ezingo dituzte fase bakoitza osatzen duten agiri guztiak idazteko eta aurkezteko gehienezko epe partzialak gainditu. Hauexek dira agiri horiek:

● Azterlan geoteknikoa, oinarrizko proiektuaren egokitzapena, agiri osagarriak, eranskinak: 4 aste.

Egikaritze-proiektua, dokumentazio osagarria eta eranskinak: 10 aste.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 335.000 euro (BEZik gabe).

Gehienezko zenbatekoa (BEZik gabe, 1. fasea): 167.500 euro.

Gehienezko zenbatekoa (BEZik gabe, 2. fasea): 167.500 euro.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2014ko abuztuaren 26a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

Eskatu den gutxieneko fidagarritasun tekniko eta profesionala honako hau da:

● Gutxienez obra batean 60 etxebizitza proiektatu eta/edo zuzendu izana.

● Gutxienez obra batean babestutako etxebizitzen promozio bat proiektatu eta/edo zuzendu izana.

● Gutxienez obra batean 30 etxebizitza baino gehiagoko promozio bat proiektatu eta/edo zuzendu izana.

8.– Esleitzeko irizpideak:

a) Prezioa, epea eta gainprestazioak. Balioa: 55 puntu.

b) Proposamen teknikoa. Balioa: 20 puntu.

c) Eraginkortasun energetikoa. Balioa: 20 puntu.

d) Proposamen arkitektonikoa. Balioa: 5 puntu.

9.– Partaidetza eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 2a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2014ko irailaren 17a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2014ko uztailaren 21a.

13.– Deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.com

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 21a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala