Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2014ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3430

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzen 2014. urteko deialdia argitaratzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 16ko Ebazpena zuzentzen baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzen 2014. urteko deialdia argitaratzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 16ko Ebazpenean (2014ko uztailaren 16ko EHAA, 134. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 3. artikuluko 4. paragrafoan, 2014/3266 (12/3) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«4.– Enplegu-zentroek talde-ekintzak egin beharko dituzte 15 egunean behin, gutxienez ere lau parte-hartzailerekin. Ekintzek 3 orduko iraupena izango dute gutxienez, eta norberak enplegua bilatzeko erabil ditzakeen tresnen berri emateko helburua izango dute.»

Honela esan behar du:

«4.– Enplegu-zentroek talde-ekintzak eskaini beharko dituzte 15 egunean behin, gutxienez ere lau parte-hartzailerekin. Ekintzek 3 orduko iraupena izango dute gutxienez, eta norberak enplegua bilatzeko erabil ditzakeen tresnen berri emateko helburua izango dute.»

– 7. artikuluko 2. paragrafoaren b) idatz-zatian, 2014/3266 (12/5) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«b) Azken 10 urteetan, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean Eusko Jaurlaritzak egindako deialdien esparruan edota Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko eta/edo 2013ko orientazio-deialdien esparruan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen egindako jardueraren akreditazioa.»

Honela esan behar du:

«b) Azken 10 urteetan, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean Eusko Jaurlaritzak egindako deialdien esparruan edota Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko eta/edo 2013ko orientazio-deialdien esparruan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen egindako jardueraren akreditazioa, hala badagokio.»

– 2014/3266 (12/12) orrialdeko I. eranskinean, honako hau dioen lekuan:

«Debabarrena»

Honela esan behar du:

«Debagoiena»

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala