Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2014ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3433

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 517/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 517/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Maria Jose Espi Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea: Vega.

Demandatua: Abdoul Wahab Maiga Abdou.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut María José Espi González andreak Abdoul Wahab Maiga Abdou jaunaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, erabaki hauek hartu ditut: María José Espi González andreak eta Abdoul Wahab Maiga Abdou jaunak osatutako ezkontza desegitea, dibortzioa dela kausa, desegite horrek berekin dakartzan lege-ondorio guztiekin.

Abdoul Wahab Maiga jaunaren eta M.ª José Espi andrearen arteko harremanak, eta haien eta euren seme adingabearen artekoak, honako neurri hauen bidez arautuko dira:

1.– Adingabearen guraso-ahala, zaintza eta jagoletza bi gurasoek partekatuta izango dute, betiere adingabearen interesen alde eginda. Beraz, adingabearen osasunari, hezkuntzari eta hazkuntzari eta horrelako gaiak elkarrekin adostu beharko dituzte.

2.– Bien semearen zaintza eta jagoletza María José Espi González amari esleitzen dizkiot.

3.– XXXXX semearen mantenu-pentsioa. Abdoul Wahab Maiga jaunak 200 euro ordaindu beharko ditu XXXXX-ren mantenu-pentsio gisa. Zenbateko hori hilaren lehenengo bost egunetan, aurreratuta, sartu beharko du amak hartarako izendatzen duen banku-kontuan. Pentsio hori urtero emendatu beharko da, KPIrekin edo horren ordeak egiten dituen erakunde batek adierazitako aldakuntzekin bat etorriaz.

Era berean, guraso bakoitzak semearen ezohiko gastuen % 50 ordainduko du, betiere aurretik eta modu frogagarrian adierazten badira. Gastu ezohikotzat hartzen dira mediku- botika- edo hezkuntza-gastuak (eskolako jarduera osagarriak, liburuak eta eskolako materiala, uniformeak eta txandalak barne).

4.– Bisita-erregimena. Adingabeko seme-alaben zaintza eta jagoletza amari esleitu zaionez, aitak, betiere aurretik telefonoz edo bestelako komunikazio-bitartekoz jakinarazten badu, honako bisita-erregimena izango du:

a) Abdoul Wahab Maiga bere semearekin egon ahalko da bi asteburutik behin, baina ezingo du gaua adingabearekin igaro. Asteburu horietan, familia-etxebizitzan jasoko du haurra, larunbatetan eta igandetan, goizeko 10:00etan, eta 21:00etan utziko du.

b) Eskolako oporrei dagokienez, aitak ez du izango gaua haurrarekin igarotzeko baimenik, bitarteko egokiak dituela egiaztatzen ez duen bitartean. Arauak:

Gabonetako oporrak. Bi aldi berdinetan banatuko dira. Dagokion aldian, aita haurrarekin egon ahalko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara, eta, gaua, amarekin igaro du haurrak, bere etxean. Lehen batek eta gero besteak aukeratuko dute txanda. Lehenengo urteko txanda amak aukeratuko du.

Aste Santuko oporrak. Bi alditan banatuko dira. Lehenengoa ostegun santutik larunbateko 16:00etara izango da, eta, bigarrena, larunbateko 13:30etik pazko-astelehenera arte. Dagokion aldian, aita haurrarekin egon ahalko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara, eta, gaua, amarekin igaro du haurrak, bere etxean. Lehen batek eta gero besteak aukeratuko dute txanda. Lehenengo urteko txanda amak aukeratuko du.

Udako oporrak. Hamabost eguneko lau alditan banatuko dira: lehenengo aldia uztailaren lehen eguneko 09:00etatik uztailaren 16ko 19:00etara izango da; bigarrena, uztailaren 16ko 19:00etatik uztailaren 31ko 19:00etara; hirugarrena, uztailaren 31ko 19:00etatik abuztuaren 16ko 19:00etara; eta, laugarrena, abuztuaren 16ko 19:00etatik abuztuaren 31ko 19:00etara. Aita lehen eta hirugarren aldian edo bigarren eta laugarren aldian egon ahalko da bere semearekin. Lehen batek eta gero besteak aukeratuko dute aldia, txandaka. Lehenengo urteko txanda amak aukeratuko du. Bestalde, uste da egokia dela haurrak gaua familia-etxebizitzan igarotzea, eta, beraz, tokatzen zaion aldian, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara egongo da aita bere semearekin.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Eraman bedi testigantza auto nagusietara eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Ebazpen hau, behin irmoa denean, Erregistro zibilari jakinarazi behar zaio, hain zuzen ere, auzi honetako alderdien artean egindako ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Abdoul Wahab Maiga Abdou demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2014ko ekainaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala