Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2014ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3434

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 525/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (525/12).

Demandatzailea: Maria Begoña Amondaray Sesumaga.

Abokatua: María Isabel Arana Basabe.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Demandatua: Jose Yul Piza Segura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-05-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut partez Miral Oronoz prokuradoreak María Begoña Amondaray Sesumaga andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, José Yul Piza Segura jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Prozeduran fiskaltzak parte hartu du. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

A) XXXXX adingabearen guraso-ahala bi gurasoei esleitzen zaie, baina amak bakarrik baliatuko du, eta bera izango da adingabearen bizitzari buruzko erabakiak hartuko dituena.

B) XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza haren ama M.ª Begoña Amondaray Sesumaga-ri esleitzen zaizkio.

C) Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezartzen.

D) Piza jaunak bere seme adingabearen gastuei aurre egiten lagunduko du, hileroko diru-sarreren % 30 horretara bideratuta, eta, gutxienez, 300 euro jarriko ditu hilero. Zenbateko hori hilaren lehenengo bost egunetan ingresatuko du, Amondaray andreak adierazten duen kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIk izandako aldaketen arabera, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Aparteko gastuak –medikoak, kirurgikoak, osasun sistema publikoak estaltzen ez dituen sendagaiak, eskolaz kanpoko klaseak edo laguntza-klaseak eta, oro har, etxebizitzaren, mantenuaren, jantzien eta hezkuntzaren beharrizanak gainditzen dituztenak– aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana, eta, horretarako, aurretik, zaintza duen gurasoak aurrekontua edo faktura aurkeztu beharko du.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4767 0000 00 000). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Getxon, bi mila eta hamalauko maiatzaren zortzian.

Jose Yul Piza Segura demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala