Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2014ko uztailaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3437

IRAGARKIA, Donostialdeko metroko Herrera-Altza zatiaren elektrifikazio proiektuaren idazketarako zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Donostialdeko metroko Herrera-Altza zatiaren elektrifikazio proiektuaren idazketarako zerbitzua.

c) Loterik: ez.

d) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko otsailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 22. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogei mila (60.000) euro, IVA aparte.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko uztailaren 17a.

b) Esleipenduna: Saitec, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita lau mila eta laurehun (44.400) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bost (5) hilabete.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko uztailaren 23a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala