Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2014ko abuztuaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3556

AGINDUA, 2014ko uztailaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitateko karrerako funtzionario izendatzen duena (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak –2014ko ekainaren 11n– emandako 52/2014 zenbakiko autoa betez (13/2014 zenbakiko epaiaren ondoreak hedatzeko prozeduran emanda, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreak eskatuta), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko uztailaren 16ko Ebazpena eman zen; ebazpen horren bidez aldatu egin ziren Langilearen Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran).

Ondorioz, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan aukeratutako izangai gisa sartzen da, Teknologia espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 14,1500 punturekin.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa bete ondoren, eta praktika-aldia gainditu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario Izendatzea, Teknologiako espezialitatean, honako erregistro-zenbakiarekin: 35773543 13A2410.

Bigarrena.– Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionariotzat hartuko da, 2004ko irailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Kasu bakoitzean egin beharreko erregularizazioa egitea, nominan eta gizarte-segurantzan.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du epaia gauzatzeko tramiteetan gerta daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1. eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala