Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2014ko abuztuaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3559

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea, eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioa delako modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Begoña del Teso Feijóo andrea

Iván del Campo Uribarrena jauna

Miguel Gómez Tejedor jauna

Alberto Arizkorreta Gurutzeaga jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

2.– Proiektuen garapena eta zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Mariela Besuievsky andrea

Elena Manrique Pascual andrea

Vanesa Fernández Guerra andrea

Fernández López Castillo jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 21a,

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala