Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2014ko abuztuaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3561

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko apirilaren 7ko Agindua jakinarazteko dena. Aginduan jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako agindua 2014ko apirilaren 7koa ezin izan zaio jakinarazi Julia Martí Comas andreari, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Julia Martí Comas andreari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Julia Martí Comas andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 2a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

Josu AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala