Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2014ko abuztuaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3563

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014ko ekainaren 13ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ebatzi egiten da ondare-erantzukizunaren erreklamazio bat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko ekainaren 13ko Agindua ezin izan diogu jakinarazi María Elia Bringas Blanco andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59.5 artikulua betez, agindua iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio María Elia Bringas Blanco andreari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Aginduaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasiko da.

Eta María Elia Bringas Blanco andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

Josu AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala