Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2014ko abuztuaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3572

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, honako zerbitzu-kontratu hau formalizatu dela argitara emateko dena: desabantaila-egoeran diren gazte-talde birekin mugikortasun europarrerako bi proiektu garatzea, Alemaniako Errepublika Federaleko Enplegu eta Gizarte GAietako Ministerioarekin lankidetzan, «Integration durch Austausch» programaren barruan. (Espediente: LAN/A-16/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-16/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: desabantaila-egoeran diren gazte-talde birekin mugikortasun europarrerako bi proiektu garatzea, Alemaniako Errepublika Federaleko Enplegu eta Gizarte GAietako Ministerioarekin lankidetzan, «Integration durch Austausch» programaren barruan.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2014ko apirilaren 3ko EHAA, 65. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta hamar mila (110.000) euro, eta hogeita hiru mila eta ehun (23.100) euro, BEZarenak. Guztira: ehun eta hogeita hamahiru mila eta ehun (133.100) euro, BEZa barne.

5.– Esleitzea eta gauzatzea.

a) Esleipen-eguna: 2014ko ekainaren 24a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 2014ko ekainaren 30a.

c) Kontratista: UTE Ekinbide – Instituto Europa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 96.955 euro (BEZik gabe); 117.315,55 euro (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala