Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2014ko abuztuaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3574

EBAZPENA, Bizkaiko Garraio Partzuergoarena, «Autobus zerbitzu bat emateko kontratazioa, Sopela eta Plentzia arteko gaur egungo tren zerbitzuaren ordez behin-behineko errepide zerbitzua emateko, autobus bidez» lehiaketaren lizitazioa iragartzen duena.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Plangintza eta Azterlanen Zerbitzua.

c) Dokumentazioa eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

2) Helbidea: Ugasko, 5 bis 1. eskuina.

3) Udalerria eta posta kodea: Bilbao 48014.

4) Telefonoa: 94 476 61 50.

5) Telefaxa: 94 475 00 21.

6) Posta elektronikoa: mbodegas@cotrabi.com

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.cotrabi.com

8) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko epemuga: 2014ko irailaren 19a, hamabietan.

d) Espediente zenbakia:

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskribapena: autobus zerbitzu bat emateko kontratazioa, Sopela eta Plentzia arteko gaur egungo tren zerbitzuaren ordez behin-behineko errepide zerbitzua emateko, autobus bidez.

c) Banaketa loteka eta lote kopurua/unitate kopurua.

d) Betearazteko/emateko tokia: Bilboko Hiri Trenbidearen Sopela eta Plentziako geltokien artean.

e) Betearazteko/emateko epea: 18 hilabete.

f) Luzapena onartzea: bai, gehienez 6 hilabete.

g) Esparru akordio bat ezartzea (hala badagokio).

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio).

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 34121100-2.

3.– Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa.

d) Adjudikazio irizpideak.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.800.000 euro.

5.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 1.350.000 euro. Zenbatekoa, guztira: 1.633.500 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: eskuratze aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak: pleguetan zehaztutakoak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria) (hala badagokio).

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala (hala badagokio).

c) Beste betekizun zehatz batzuk.

d) Kontratu erreserbatuak.

8.– Parte hartzeko eskabide edo eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko epemuga: 2014ko irailaren 23ean, hamabietan.

b) Aurkezteko modua: pleguetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

2) Helbidea: Ugasko, 5 bis 1. eskuina.

3) Udalerria eta posta kodea: Bilbao 48014.

4) Helbide elektronikoa:

d) Eskaintzak aurkez ditzaten gonbidatu nahi den enpresa kopuru aurreikusia (prozedura murriztua).

e) Aldaketak onartzea: pleguetan zehaztutakoaren arabera.

f) Lizitatzaileak nahitaez eskaintzari eutsi behar dion epea.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Deskribapena: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

b) Helbidea: Ugasko, 5 bis 1. eskuina.

c) Udalerria eta posta kodea: Bilbao 48014.

d) Data eta ordua: 2014ko urriaren 6a («C» gutun-azala) eta 2014ko urriaren 28a («B» gutun-azala), goizeko 08:30ean.

10.– Publizitate gastuak: bai.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera: 2014ko abuztuaren 8a.

12.– Bestelako informazioa.

Proposamenen bat postaz jasoz gero, Kontratazioari buruzko Araudi Orokorraren urriaren 12ko 1098/2001 EDren 80.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatutako irekiera 2014ko urriaren 17ra («C» gutun-azala) eta 2014ko azaroaren 7ra («B» gutun-azala) atzeratuko da, ordu eta leku berean.

Bilbao, 2014ko abuztuaren 6a.

Zuzendari nagusia,

MANU TEJADA LAMBARRI.


Azterketa dokumentala