Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2014ko abuztuaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3580

AGINDUA, 2014ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Juan Manuel Frías Eizaguirre jauna Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitateko karrerako funtzionario izendatzen duena (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak -2014ko uztailaren 8an- emandako 59/2014 zk.ko autoa betez (30/2014 zk.ko epaiaren ondoreak hedatzeko prozeduran emanda, Juan Manuel Frías Eizaguirre jaunak eskatuta), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko uztailaren 28ko Ebazpena eman zen; ebazpen horren bidez aldatu egin ziren Langilearen Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran).

Ondorioz, Juan Manuel Frías Eizaguirre jauna Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan aukeratutako izangai gisa sartzen da, Teknologia espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 14,1100 punturekin.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa bete ondoren, eta praktika-aldia gainditu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendatzea Juan Manuel Frías Eizaguirre jauna izangaia Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario, Teknologiako espezialitatean, honako erregistro-zenbakiarekin: 72460294 46A2410.

Bigarrena.– Juan Manuel Frías Eizaguirre jauna Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionariotzat hartuko da, 2004ko irailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Kasu bakoitzean egin beharreko erregularizazioa egin, nominan eta gizarte-segurantzan.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du epaia gauzatzeko tramiteetan gerta daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1. eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala