Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2014ko abuztuaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3581

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, ebazpen hauek aldatzen dituena: Langilearen Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran), Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreak jarritako 52/2014 epaiaren ondoreak hedatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak prozeduran -2014ko ekainaren 11n- emandako epaia betez.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez (zeinak aldatu egin baitzuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaien zerrenda argitara eman zuena), Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrea izangai aukeratua izan zen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean.

Izangaiak aurkeztu zuen, epean eta moduan, aipatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa. Era berean, 2003-2004 ikasturtean praktika-aldia egin eta gainditu ondoren, karrerako funtzionarioa izendatua izan zen, 2004ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Baina, geroxeago, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salak 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez, aipatutako 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatu zen. Aipatutako epaian adierazten zenaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitateko eta txanda libreko izangai aukeratuen zerrendan aldaketa eragin zuen: Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrea aipatutako zerrendatik kanpo utzi zen, eta ondorioz, haren karrerako funtzionarioaren izendapena baliogabetua geratu zen.

Geroxeago, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreak 473/2013 epaiaren -2013ko irailaren 20koa- ondoreak hedatzeko eskatu zuen, 2093/2011 errekurtsoari dagokionez. Aipatutako epaiak errekurtso-egileei ziurtatu zien Ingeniari Teknikoko tituluaren espediente akademikoa meritu bezala baloratua izateko eskubidea; eta halaber, errekurtso-egileei ondorengo eskubideak ziurtatzen zaizkie: honela lortutako azken guztizko puntuazioa dela eta, hautaketa-probak gainditu dituzten oposiziogileen zerrendan sartzea, dagokien hurrenkera zenbakiarekin; eta dagozkien administrazio-eskubideak eta eskubide ekonomiko guztiak onartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak -2014ko ekainaren 11n- emandako 52/2014 autoa betez, aipatutako epaiaren ondoreak hedatzeko adierazi du Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrearen alde.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez, aipatutako epaia -haren terminoetan- bete behar dela xedatzen da.

Ingeniari Teknikoko tituluaren espediente akademikoa meritu bezala baloratu ondoren, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreari 1,5 puntu dagozkio lehiaketa-aldiko 2. atalean, eta 8,100 puntu, guztira, aldi horretan. Puntuazio horri oposizio-aldian lortutako 6,050 puntu gehituz gero, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran lortutako guztizko puntuazioa 14,1500koa da.

Horren ondorioz, aipatutako hautaketa-prozedurak gainditu zituzten izangaien zerrendan sartu behar da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Aldatzea Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutakoan) izangaiek lehiaketa-aldian lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena, eta bertan, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreari Ingeniari Tekniko Industrialaren tituluaren espediente akademikoa baloratu ondoren, ondorengo puntuazioa dagokio: 1,5 puntu lehiaketa-aldiko 2. atalean, eta 8,100 puntu, guztira, aldi horretan.

Bigarrena.- Aldatzea Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena; horren bidez, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatu zen, zeinak 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldatu baitzuen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaien zerrenda argitara eman zuena. Horrela, behin oposizio- eta lehiaketa-aldietan lortutako puntuazioak batu ondoren, Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andreari 14,1500 puntu dagozkio; ondorioz, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan aukeratutako izangaien zerrendan sartzen zaio, Teknologiako espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin.

Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarriak eskatutako dokumentazio-aurkezpenaren tramitea amaitutzat jotzen da.

Laugarrena.- Miren Ochoa de Bakedano Mondragon andrearen praktika-aldia egindakotzat eta gainditutakotzat jotzen da.

Bosgarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du epaia gauzatzeko tramiteetan gerta daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 16a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala