Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2014ko abuztuaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3584

AGINDUA, 2014ko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ebazten duena 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzea, eta zehazten duena 2013-2014 ikasturterako Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko zenbat unitate itunduko diren.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduak inprimaki hauek onartzen eta jakinarazten ditu: batetik, itunpeko ikastetxeek 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioaren aldaketa eskatzeko direnak, eta bestetik, 2013-2014 ikasturterako itundu beharreko gela-kopurua finkatzeko direnak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 24ko Aginduaren bidez, ebatzi zen 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzea, eta zehaztu zen 2013-2014 ikasturterako Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko zenbat unitate itunduko diren.

Huts bat atzeman da agindu horren I. eranskinean (2014-2015 eta 2015 eta 2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzekoa), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluari jarraituz, zuzendu egingo da agindu honen bidez.

EBAZTEN DUT:

2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzea ebazten duen eta 2013-2014 ikasturterako Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko zenbat unitate itunduko diren zehazten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 24ko Aginduaren I. eranskina aldatzea, eta ikastetxe hauek gehitzea:

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala