Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2014ko abuztuaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3589

AGINDUA, 2014ko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz udalerriko (Araba) «Santa María» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteiz udalerriko «Santa María» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematea:

Kode zenbakia: 01006575.

Izen espezifikoa: «Santa María».

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Helbidea: Luis Heintz kalea, 5.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

2. artikulua.– Jarduerak uzteko baimenak 2014-2015 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala