Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2014ko abuztuaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3596

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 6koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2014ko diru-laguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez, 2014. urteko deialdia egin zen, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak emateko –orotara 320.000 euro.

2013ko abenduaren 3ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25), berriz, sortutako gastu guztiak 2015eko martxoaren 1a baino lehen justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei diru-laguntzak ematea: orotara hirurehun eta hogei mila (320.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da I. eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 6a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala