Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2014ko abuztuaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3603

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2014. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideen izendapena eta osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Agindua, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2014. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak adierazten duela, deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (hiru aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntza modalitateen gaiarekin zerikusia dutenak):

Araceli De la Horra Gutierrez anderea.

Fernando Perez Gomez jauna.

Oier Etxeberria Bereziartua jauna.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala