Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3643

AGINDUA, 2014ko uztailaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Fundacion Basques 2.0 Fundazioa: A Laboratory For Thought And Inquiry» fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartzeko eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko apirilaren 11n, eskabide bat iritsi zen Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailera. Fundazioaren zuzendari nagusi Álvaro Amánn Rabanera jaunak izenpetzen zuen eskabidea, eta hau eskatzen zuen: Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan inskriba zedila «Fundación Basques 2.0 Fundazioa: A Laboratory For Thought And Inquiry» fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa.

Eskabidearekin batera, Álvaro Amánn Rabanera fundazioaren zuzendari nagusiak 2014ko martxoaren 19an egiletsitako eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu zen (helbide soziala aldatzeko erabakiak publiko egiteko eskritura publikoa). Kopia hori fundazioaren izenean eta ordez aurkeztu zuen Bilboko notario Ramón Múgica Alcortaren aurrean (protokolo-zenbakia: 415).

Eskritura publiko horrekin batera, 2013ko abenduaren 19an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu zen. Patronatuko idazkari Garbiñe Biurrun Mancisidorrek egin zuen ziurtagiri hori, 2013ko abenduaren 19an, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen, aho batez, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 3. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– «Fundación Basques 2.0 Fundazioa: A Laboratory For Thought And Inquiry» fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zeina 2014ko martxoaren 19an egiletsi baitzuen fundazioko zuzendari nagusi den Álvaro Amánn Rabanera jaunak, «Fundación Basques 2.0 Fundazioa: A Laboratory For Thought And Inquiry» fundazioaren izenean eta ordez,Bilboko notario Ramón Múgica Alcortaren aurrean (protokolo-zenbakia: 415).

Inskripzio horren ondoren, fundazioaren helbide soziala Mundakan egongo da (Bizkaia), helbide honetan: Basamortu kalea, 14, 1. esk.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 4a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala