Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3646

EDIKTUA, 224/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: utzarazpena gauzatzeko hitzezko judizioa, 224/13.

Alderdi demandatzailea: Jose Ignacio Sagasta Juldain.

Alderdi demandatua: Juan Ramon Zubizarreta Arruabarrena.

Gaia: ez ordaintzeagatiko utzarazpena eta zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

50/14 DEKRETUA

Idazkari judiziala: Gabriel Marzo De Frutos.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren laua.

XEDAPEN-ZATIA

1.– Juan Ramon Zubizarreta Arruabarrenaren aurka, Jose Ignacio Sagasta Juldain-ek eskatuta hasitako utzarazpen-judizio hau amaitutzat joten da.

2.– Parte biek sinatutako errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen da.

3.– Jakinarazi bekio hori Jose Ignacio Sagasta Juldain-i, 8.338,45 euroko zenbatekoa egiten duen erreklamazioari dagokionez betearazpena abiarazteko eska dezan.

4.– Prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.

5.– Alderdi demandatuari jakinarazi bekio ebazpen hau ediktu bidez, zeina, batetik, bulego judizial honetako iragarki-oholean 20 egunez erakutsi den, eta, bestetik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2014ko uztailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala