Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3648

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 947/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

359/14 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko uztailaren 9a.

Demandatzailea: Faustino González Greco.

Abokatua: José Ignacio Montes Sesar.

Prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza.

Demandatua: María Dolores Silva Molina.

Judizioaren gaia: ezkontza desegitea. Dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egin dut Faustino González Grecorenn izenean eta ordez Pablo Bustamante Esparza prokuradoreak aurkeztutako demanda, María Dolores Silva Molinaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, aipatutakoen ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta honako behin betiko neurri hauek hartzen ditut:

1.– Harik eta irabazizko sozietatea likidatu arte edo famili-etxebizitza komuna banatu arte, familia-etxebizitza ezkontide biei esleitzen zaie, alternatiboki hilabeteko epeetan erabil dezaten, lehen aldia senarrari dagokiolarik. Etxebizitza horren kokapena: Bilboko Belategi plazako 3. zk., 3.eko B.

Ebazpen hau jakinarazten denetik harako hamabost eguneko epearen barruan irten beharko du familia-etxebizitzatik emazteak, eta horren ostean hasiko da familia-etxebizitza erabiltzeko, senarrak duen hilabeteko lehen epea.

2.– Familia-etxebizitzaren hipoteka-maileguaren kuotak erdibana ordaintzeko obligazioa ezartzen zaie ezkontideei.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, jakinarazi bekio epaia ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Maria Dolores Silva Molinaren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala