Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3649

EDIKTUA, 544/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 544/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fisiomax, S.C.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Andoni Castaños Santander.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Fisiomax, S.C. enpresak auzi-ihesean den Andoni Castaños Santander jaunaren aurka jarritako demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileari 800 euro eta kopuru horrek 2013ko apirilaren 18tik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita hamarrean.

Andoni Castaños Santander demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala