Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3650

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1360/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1360/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Imabe Arrendamientos, S.L.

Abokatua: Jose Antonio Perez Grijelmo.

Prokuradorea: Pacheco.

Demandatua: Maprimetal 2000, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 18/13 epaia eman zen 2013-01-22an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Imabe Arrendamientos, S.L.ren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Maprimetal 2.000, S.L.ren aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatu egiten dut auzi-jartzaileari 22.385,55 euro eta ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Kautelazko neurrien gaineko ikustaldirako eguntzat urtarrilaren 24a finkatu zen, eta zelan eta hasiera baten seinalatutako egunen ezin izan baitzen burutu; urtarrilaren 18an burututako judizioan, kautelazko neurriei dagokienez atzera egin auzi-jartzaileak.

Guzti hori kontuan izanik, kautelazko neurrien gaineko ikustaldia ondoriorik gabe eta bertan behera uzten da; eta eraman bedi ebazpenaren lekukotza dagokion piezara.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut».

Maprimetal 2000, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala