Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3651

EDIKTUA, 1463/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Proz.arrunta 1463/13.

Demandatzailea: Mauro Robledo Moreno eta Encarnacion Romero Rosado.

Abokatua: Maite Medrano Iza eta Maite Medrano Iza.

Prokuradorea: Maria Victoria Guillen Ortego eta Maria Victoria Guillen Ortego.

Demandatua: Luis Polancos Rozas.

Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.

Aipatutako judizioan 139/14 zenbakiko epaia eman zen 2014-07-09an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Mauro Robledo Morenoren eta Encarnación Romero Rosadoren izenean eta ordez, epaitegietako María Victoria Guillén Ortega prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta auzi-jartzaileari ondoko zenbatekoa pagatzera kondenatzen dut auzi-ihesean den Luis Polancos Rozas demandatua: hogeita zazpi mila eta hirurogeita hamabi euro eta hogeita hamalau zentimo (27.072,34).

Horretaz gain, interesak direla-eta, honako hauek ere ordaindu beharko ditu: demanda aurkeztu zenetik harako legezko interesa, eta diruaren legezko interesa bi puntuan gehitua, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik harakoa.

Demandatuak osorik pagatu beharko ditu kostuak.

Luis Polancos Rozas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua) eta epaitegi honetako iragarki-taulan.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala