Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3653

EDIKTUA, 58/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 58/13 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Santander Consumer Establecimiento Financiero de Credito S.A.k eskatuta, Leandro Rodriguez Florencio-ren eta Valentina Manzano Murillo-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

94/14 EPAIA

Epailea: Lucia Barrancos Julian.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren laua.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Leandro Rodriguez Florencio eta Valentina Manzano Murillo.

Auzi-ihesean direnak.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Leandro Rodríguez Florencio-ren eta Valentina Manzano Murillo-ren aurka, Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda baietsi egiten da funtsean.

Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ri ondokoak pagatzera kondenatzen ditut Leandro Rodríguez Florencio eta Valentina Manzano Murillo: 9.297,40 euro, eta epaia eman zenetik harako interes prozesalak. Ondoren zehaztutako kontratuaren ondoriozko beranduntza-interesak erreklamatzeari Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.k uko egin diola kontsideratzen da.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Valentina Manzano Murillo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala