Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3654

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 380/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 380/13 a prozedura bideratu da (trak. be. eki. jab. esp.) Amagoia Tutor Gonzalez eta Asier Tutor Gonzalez jaun-andreek eskatuta, finka honen segidako traktuari berriz ekiteko jabari-espedienteari buruz:

Hiri-finka: ehun eta hemeretzi. Ganbara-zatia, hamalau zenbakia duena. Bertara, Landako etorbidearen 2 zenbakiko atariko eskaileretatik sartzen da, eta planta berriko erakin batean dago, Durangoko Francisco de Ibarra kalearen eta Fray Juan de Zumarraga (egun, Landako etorbidea, 2) kaleen arteko bidegurutzean. Hamar metro eta hirurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera dauka.

Ediktu honen bidez, eta egun honetako probidentziaz erabakitakoaren arabera, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu zein diren–, hain justu ere espedientean agertzeko aukera izan dezaten, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko. Ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu behar dute.

Durango (Bizkaia), 2014ko ekainaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala