Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. ZENBAKIKO EPAITEGIA
3655

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 34/14 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeko 34/14 prozedura bideratu da, Olga Frol-ek eskatuta, Serghei Frol-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

105/14 EPAIA

Epailea: Leticia Badiola Perez andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Olga Frol.

Abokatua: Josune Escota Bisbal.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Serghei Frol.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren helburua: behin betiko neurriak aldatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, Capelastegui prokuradoreak Olga Frol-en izenean aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, honako hau erabaki dut:

– Otsailaren 25eko 26/2013 epaia aldatzea. Ondorioz, baliogabetu egiten ezarritako bisita-erregimena. Izan ere, epaia eman zenetik urtebete baino gehiago igaro da eta aitak ez du bisitarik egin.

Eta Serghei Frol demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala