Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3656

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 297/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 297/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Euskaltel, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Hernandez.

Demandatua: Samano Construcciones 2006, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-04an, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Funtsean baietsi egiten dut Hernández Uribarri prokuradoreak Euskaltel, S.A. sozietatearen izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Samano Construcciones 2006, S.L. entitatearen aurkakoa (zeina auzi-iheslari deklaratu baita, litis honetan ez agertzeagatik). Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila zortziehun eta laurogeita hamasei euro eta bederatzi zentimo (1.896,09) eta ebazpen honen hirugarren oinarri juridikoan ezarritako interesak ordaintzera. Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio litis honetan sortutako kostuak.

Sámano Construcciones 2006, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala