Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2014ko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3657

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 83/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (83/12).

Demandatzailea: Mariela Saavedra Quiroz.

Abokatua: Kenari Orbe Etxaniz.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Demandatua: Guido Limpias Suarez.

Auzigaia: adingabeko alaba komunaren aldeko mantenuaren eta zaintza eta jagoletzaren gaineko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-07-15ean, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Adingabeko XXXXX alaba komunaren aldeko mantenuari eta zaintza eta jagoletzari dagokionez, Guido Limpias Suárez jaunaren aurka, Mariela Saavedra Quiroz andrearen izenean eta ordez Atela prokuradoreak aurkeztutako demanda partez baiesten dut; eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Adingabeko alaba komunaren zaintza eta jagoletza Saavedra amari ematen zaizkio, eta bai gaineko guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere.

2.– Ez da ezartzen aitaren aldeko egonaldi- eta bisita-erregimenik; hala ere, azaltzen bada eta adingabekoaren aldeko bada, prozesu-izapide egokiaz eskatu ahal izango du halakorik. Adingabekoarekin aita komunikatzeari dagokionez: ez da trabarik halakorako, betiere eta arrazoizko bideetatik egitekotan.

3.– Mantenuari dagokionez: adingabekoaren alde, bere diru-sarrera garbien % 20 entregatu beharko du aitak, betiere gutxienez 100 euro hilabeteko; kontsumoko prezioen indizearen arabera, urteko eguneratuko da kopuru hori, eta amak izendatutako kontuan sartu beharko da, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan.

4.– Prozesuko kostuei buruzko kondena berezirik ez da egiten.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Guido Limpias Suarez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala