Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2014ko abuztuaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3661

170/2014 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak honakoa ezartzen du: lurralde-antolaketaren arloan eskumenak dituen sailari atxikitako partaidetza-organoa da Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntzako Aholku Batzordea, eta, batetik, Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politikak izan behar duen koordinazioa bermatzen du, eta, bestetik, inplikazioa soziala Autonomia Erkidegoko lurralde-antolakuntzan. Eta honako osaera izango du: Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzeko ordezkari bat; eta beste hainbeste kide herritar hauen artetik aukeratuak: lurralde-antolaketari lotutako arazoei dagokienez, euren profesioa edo ordezkaritza dela-eta, egokitzat jotzen direnak.

Urriaren 2ko 272/1990 Dekretuaz onartu eta arautu zen Lurralde Politikarako Aholku Batzordea; eta harrezkero arauzko aldaketak izan ditu apirilaren 16ko 83/1996 Dekretuaz, urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuaz eta uztailaren 19ko 169/2011 Dekretuaz.

Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko dekretuaren aldaketa honek xede hauxe du: Jaurlaritzaren organo aholku-emailea horren eragingarritasuna hobetzea; hartarako, organo bizkorrago eta operatiboagoa bihurtuz, hain justu ere gutxienez urtean behin batzartzeko obligazioa ezarriaz eta txostenak emateko epeak laburtuaz. Horrez gain, bere osaera malguagoa egiten da, Administrazio Orokorretatik kanpoko pertsona egokiak sektore jakin batzuetakoak izan beharra kenduaz, aukera hori edozein sektore edo eremura hedatuaz, zehazki, une bakoitzean egokitzat jotzen denera.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuko 2.2. artikulua aldatzea, orain arteko idazketa honako honekin ordeztuaz:

«2.– Goragoko paragrafoetan aurreikusi txostenak derrigorrezkoak izango dira, eta eskabidea egiten denetik harako 30 eguneko epearen barruan eman beharko dira»

Bigarren artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuko 3.1. artikulua aldatzea, orain arteko idazketa honako honekin ordeztuaz:

«3.– 1. artikulua.– Lurralde Politikarako Aholku Batzordea honako hauek osotuko dute: Eusko Jaurlaritako sail bakoitzeko ordezkari bat; eta lurralde-antolaketan eskumenak dituen sailburuak izendatuko besta hainbeste pertsona egoki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearekin bat etorriaz.

Lurralde-antolaketaren arloan eskumenak dituen sailburua izango da batzordeburua.

Lurralde-antolaketan eskumenak dituen sailburuordeak parte hartuko du bileretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin, eta, beharrezkoa bada, batzordeburua ordeztuko du, eta kasu horretan ere izango du botoa emateko eskubidea.»

Hirugarren artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuko 4. artikulua aldatzea, orain arteko idazketa honako honekin ordeztuaz:

«4.– 1.– artikulua.– Lurralde Politikarako Aholku Batzordea, gutxienez, urtean behin batzartuko da.

2.– Lurralde-antolaketan eskumenak dituan sailak prestatuko ditu gaiak; zehazki, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzaren bidez edo halako funtzioa organikoki esleitzen zaionaren bitartez.»

Laugarren artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuko 5. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzea, orain arteko idazketa honako honekin ordeztuaz:

«2.– Idazkaritzak bideratuko dit deialdiaren zitazioak, aztergaiekin eta dokumentazio egokiarekin batera; Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kideei helarazi beharko zaizkie zitazioak, bilera egin baino gutxienez 30 egun lehenago, hain justu ere sailek eta Batzordearen ordezkariek txosten egokia prestatu ahal dezaten.»

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Dekretu hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, 4/1990 Legeko 30. artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen diren organoek honako proposamena egin eta aurkeztu beharko diote Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari: Batzordeko kide izateko pertsonak izendatzeari buruzkoa.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala