Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2014ko abuztuaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3665

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 20koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Merkataritza Bikaineko eta merkataritza berrikuntzaren zabalkunde eta sustapeneko jarduerak burutzeko laguntzen deialdia (2014ko ekitaldia), Merkataritza Banaketaren sektorean Berrikuntza eta Bikaintasuna garatzera bideratutako laguntza-programaren esparruan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak (2011ko abuztuaren 16ko EHAA) Merkataritza Banaketaren sektorean Berrikuntza eta Bikaintasuna garatzera bideratutako laguntza-programa arautzen du. Agindu hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez aldatu zen.

Banaketaren sektorean Berrikuntza eta Bikaintasuna garatzera bideratutako laguntza-programa arautzen duen agindu horren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bertan ezarritako laguntzen deialdia egin behar da, hots, Merkataritza Bikaineko eta merkataritza berrikuntzaren zabalkunde eta sustapeneko jarduerak burutzeko laguntzen deialdia egin behar da 2014ko ekitaldirako, eta horretarako, beharrezkoak diren arauak eman behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea 2014ko ekitaldirako (agindu hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez aldatu zen). Laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, merkataritza berrikuntzaren zabalkunde eta sustapeneko eta Merkataritza Bikainaren ziurtapeneko jarduerak egiteko.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Iragarritako laguntza horiek finantzatzeko, guztira, 307.200 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko Aurrekontu Orokorren Legean horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

Jarduera-ildo bakoitzerako zenbateko hauek erabiliko dira:

Zabalkunde-jarduerak: 174.000 euro.

Merkataritza bikaina: 133.200 euro. Zenbateko hori honela banatuko da: 42.000 euro Erakunde traktoreek antolatutako prestakuntza-jardueretarako, eta 31.200 euro Kalitatea sustatzeko Fundazioek enpresei buruzko ebaluazioa egiteko. Gainera, zenbateko bat gordeko da Kalitatea sustatzeko Fundazioentzat (gehienez ere, 60.000 euro), programaren koordinazioa, jarraipena eta kontrola egiteko.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan eskuragarri egongo da eskabide-eredua, edo bestela, Interneteko honako helbide honetan: www.euskadi.net/comercio

2.– Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Merkataritza Zuzendaritzara bideratu beharko dira, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lurralde historiko bakoitzean duen Lurralde Ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzak duen Herritarrari Arreta Eskaintzeko Zerbitzuan (Zuzenean) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztuko dira.

3.– Eskabideak aurkezteko epearen amaiera: Merkataritza Bikainaren jardueretarako, 2014ko irailaren 30a, eta Zabalkunde-jardueretarako, 2014ko uriaren 31.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 20a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala