Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3669

AGINDUA, 2014ko uztailaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2014ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

2009ko uztailaren 29ko Aginduak arautzen ditu «Joxe Mari Korta» sariak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.). Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen (2011ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2014ko ekitaldiko sarien deialdia egitea eta horretarako eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua da Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako sarien 2014ko deialdia egitea. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuen, «Joxe Maria Korta» sariak arautzen dituenak.

2. artikulua.– Betekizunak.

Agindu arautzailearen 3. artikuluan zehazten diren pertsona fisikoak izan daitezke agindu honen bitartez iragarritako sarien onuradun.

Aurkeztutako hautagaiek Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, agindu arautzailearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak eta aginduzko gainerako agiriak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetakoren batean.

2.– Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Lehenengoa.– Deialdi-agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 22a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala