Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3673

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 267/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 267/14 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Servicios Veterinarios Mayocan, S.L.k eskatuta, Oscar Cereceda Perezen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Nik, Carolina Serrano Gómezek, Bilboko eta haren barruti judizialeko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu naizenak, ikusi ditut 267/11 zenbakiko judizio arrunteko autoak, zeinek epaitegietako prokuradore María Luisa Gutierrez Ontoriak sustatu baititu, Servicios Veterinarios Mayocan, S.L.ren izenean eta ordez, letratu Mónica Insausti Mendizábalek lagunduta, auzi-ihesean den Oscar Cereceda Pérezen. Horrenbestez, epai hau ematen dut, honako hometan oinarriturik.

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore Gutiérrezek Servicios Veterinarios Mayocan, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Oscar Cereceda Pérezen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 105,85 euro, demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arte sortutako legezko interesak, eta epai hau ematen denetik guztia ordaindu arte sortutako interesak, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoak; gainera, prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Oscar Cereceda Perez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala