Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3674

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 344/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako 344/13 prozedura bideratu da, Maritza Ladina Monak eskatuta, uan Pablo Cordoba Zapataren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

289/14 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Maritza Ladina Mona.

Abokatua: Idoia Olaguenaga Martinez.

Prokuradorea: Emilio Martinez Guijarro.

Alderdi demandatua: Juan Pablo Cordoba Zapata.

Abokatua: Idoia Olaguenaga Martinez.

Prokuradorea: Emilio Martinez Guijarro.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Maritza Ladino Monak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Juan Pablo Córdoba Zapataren aurkakoa; horrenbestez, aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta, nk, idazkari judizial naizenez, guzti horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren hamalauan.

Eta demandatua den Juan Pablo Cordoba Zapatari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala