Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3678

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 735/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (735/13).

Demandatzailea: Ana Luisa Tenemaza Guncay.

Abokatua: Pedro Jose Ramos Amores.

Prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez.

Demandatua: Hugo Patricio Chicaiza Ramos.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2014-07-11n, eta honako hauek dira xedapenak:

ERABAKITZEN DUT

Osorik baiesten dut Uriz Martín González epaitegietako prokuradoreak Ana Luisa Tenemaza Guncayren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Hugo Patricio Chicaiza Ramosen aurkakoa, eta ondorioz,

Adingabeko XXXXX eta XXXXX seme-alabei dagokienez honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. Adingabeko XXXXX eta XXXXX seme-alaben zaintza eta jagoletza ama Ana Luisa Tenemaza Guncayri ematen zaizkio.

2.– Guraso-ahala. Guraso-ahala erdibana izaten jarraituko dute aitak eta amak. Guraso biek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: adingabekoei dagozkien erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokiena duten komunikazio-bidea hautatu beharko dute; hala egin ondoren, errespetatu eta bete egingo dute. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

b) Ikastetxea aukeratzea edo ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Jagoletza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, seme-alaben tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.

Seme-alabekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, larrialdi-egoeretan edo egunero martxan, baldin eta adingabeko batekin egindako bizimoduan ohikoak eta garrantzi handikoa ez badira gorabeherak.

3.– Bisita-erregimena, komunikazioak eta bisitak. Seme-alaba adingabekoen eta aitaren artean egonaldi, komunikazio eta bisitaldien gaineko erregimenik ez ezartzea erabakitzen da.

4.– Mantenu-pentsioa. Aitak XXXXX ea XXXXX seme-alaba adingabeen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta haiek adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, betiere fede onezko jokabidearekin bat etorriz gero. Pentsio hori hilean 300 eurokoa izango da, haietako bakoitzarentzat 150 euro; eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako aldez aurretiko errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izandako aldaketen arabera; lehen eguneratzea 2015eko urtarrilaren batean gauzatuko da.

Aitak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Ekonomikoki burujabeak ez diren seme-alabek euren bizimoduan sortzen dituzten ezohiko gastuek erdibana ordaindu beharko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (urtero errepikatzen badira); baina beste batzuk berriz sartuko dira, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek dira horietakoak: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundetan sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta –prestakuntza-arloan– eskolan atzeratuta egonez gero derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.

Goragoko lerroaldean zehaztutako aparteko gastuak egitea, guraso bien adostasunezko erabakia beharko da, betiere hura egin aurretik; eta adostasunik ez bada, arazoa epailearen esku utzi beharko da, zeinak erabakiko baitu gastua bi gurasoek egin beharko duten ala ez ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Ebazpena aldekoa izango da, baldin eta seme-labentzako beharrezkoa eta egokia bada gastua eta familiaren zirkunstantziekin bat badator. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.

Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 0049 3569 92 000500 1274 (kontzeptua: 1847 0000 00 0735 13); eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.

Hugo Patricio Chicaiza Ramos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko ekainaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala