Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3680

EDIKTUA, exequatur-ari buruz bideratutako 403/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 403/12 Exequátur.

Demandatzailea: Maria Alice Martins.

Abokatua.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Damian Cousiño Alvarez.

Gaia: exequatur.

Aipatu judizioan, autoa eman zen 2014-06-30ean, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPEN-ZATIA

1.– Maria Alice Martins andrearen izenean eta ordezkaritzan arituz, Bilbao Cabarcos prokuradoreak eskatutakoari baietsiz, Brasilgo Paraná Estatuko Cascavel eskualdeko Familia Epaitegian, 2011ko ekainaren 1ean adostutako dibortzio prozesuan emandako atzerriko epaia ematen eta onartzen du epaitegi honek (10.461.64.2011 autoak) non Damian Cousiño Alvarez jauna agertzen baita alderdi demandatu gisa.

2.– Errekonozimenduari dagokionez, honako hau da ebazpenaren testua:

«berrespen-entzunaldia eta judizioko zehaztapenak:

2011ko ekainaren 1ean, 13:00etan, Paraná-ko Estatuko Cascavel eskualdeko Familia eta Eranskinak Auzialdiko entzutegian, tokiko aretoan, non Fernanda Travaglia De Macedo doktore epailea egon zen, neu, haren kargura zegoen ofiziala han nengoela, agertu ziren Damian Cousino Alvarez eta Maria Alice Martins eskatzaileak, bertan zirela Elisiane Da Silva Moraes doktore auzialdi honetako Curadorako jarduneko fiskala eta Lucilei Oribka doktore demandatzaileen prokuradorea. Bi alderdiek dibortzio adostu zuzena lortzeko eskaria egin zioten epaileari, eta, hark, ikusirik CPCren 1122 artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen zirela, ezkontideak adostutako dibortzioa eskatzeko zituzten arrazoiei buruz entzun ondoren, haien nahiaren ondorioen gaineko oharrak egin eta, ondoren, honako ebazpena eman zuen: « Ikusirik biek, askatasunez eta zalantzarik gabe, adostutako dibortzioa nahi dutela, erabaki dut adierazpenei amaiera ematea, Fiskaltzaren ordezkaria entzun ondoren (CPC, 1122.1 artikulua eta 2002ko urtarrilaren 10eko 10.406 Legearen 1580.2 artikulua)». Ondoren, eskatzaileek espresuki adierazi zuten hasierako eskaria berretsi nahi zutela, eta berriro adierazi zuten, askatasunez, dibortziatzeko nahi irmoa zutela, borondatez egindako adierazpen horren ondorioez ohartuta, ohartarazi zitzaien bezala. Fiskalari hitza emanda, hark dibortzioaren homologazioari buruz zuen iritzia eman zuen, legezko betekizunak betetzen baitziren, betiere C.F.aren 226.6 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ondoren, epaileak honako erabakia hartu zuen: « Ikusi dira 10461-64.2011 autoak (ETC).. Hasierako eskaria, hura instruitu zuten agiriak, izatezko bereizte-denboraren froga eta Ministerioaren aldeko iritzia aintzak hartuta, homologazio-epaia ematen dut, adostutako dibortzioaren erabakiak dagozkion ondorio legalak eta juridikoak izan ditzan, betiere hasierako eskariaren arabera, zeinen baldintzak erabaki honen zati izatera pasatzen baitira. Epaitegitik igarota, egin bedi inskripzioa dagozkien erregistro publikoetako notariotza-artxiboetan, eta egin bitez egin beharreko oharrak. Kostuak Legeak ezarritakoak izango dira. Errekurtsoak aurkezteko epeak salbuestea eskatu dute alderdiek, Ministerio Fiskala ados agertu da, eta epaileak onartu egin du eta erabakiak interesdunei helarazteko agindua eman du. Ediktu hau argitaratutzat ematen dut, eta alderdiei jakinarazpena egintzat. Erregistra bedi. Eta, jasota gera dadin, egiten dut ediktu hau, zein irakurri eta harekiko adostasuna adierazi ondoren, guztiek izenpetu baitute. Nik (izenpe irakurtezina), Euripides Mateus Tinoco, Familia eta eranskinak Auzialdiko ofizialak, izenpetua»

3.– Damian Cousiño Alvarez jaunaren aurka baiesten da epaia.

4.– Bidal bedi exhortoa Gijóngo Erregistro Zibilera, dagokion idatzoharra egin dadin.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4790 0000 00 0403 12) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Damian Cousiño Alvarez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko uztailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala