Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3681

EDIKTUA, 975/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 975/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Hanson Hispania, S.A.

Abokatua: Jose M.ª Neila Neila eta Raúl Del Olmo Camacho.

Prokuradorea: Marta Martínez Perez.

Demandatua: Manuel Amboaje Vazquez eta Proyectos y Construcciones Amboaje, S.L.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan, 2014ko apirilaren 10ean epaia eman zen. Epaitza honako hau da:

EPAITZA

1.– Auzi-ihesean den Manuel Amboaje Vázquezen aurka eta Marta Martínez Pérez prokuradoreak ordezkaturik, Hanson Hispania, S.A.k aurkeztutako demanda baietsi egiten dut partez.

2.– Auzi-jartzaileari berrogeita hiru mila bostehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta hogeita hamaika zentimo (43.577,31) ordaintzera kondenatzen dut Manuel Amboaje Vázquez.

3.– Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; komunak, berriz, erdibana.

Manuel Amboaje Vázquez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala