Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2014ko abuztuaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3685

IRAGARKIA, 2014ko abuztuaren 18ko Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, hogeita hamar egunez eginkizunetan eteteko zehapena ezarri zaio 22256 zk prof. duen ertzainari, 608X14ED002 erreferentziako diziplina-espedientean arau-hauste larri bat egiteagatik.

Jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea, eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Halaber, diziplina espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan duzu (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18).

3.– 2014ko abuztuaren 21tik etenda dago iraungitze-epea, Segurtasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 13ko Ebazpena jakinarazteko, HAAJAPEren Legeko 44.2 artikuluaren azken zatiaren arabera eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen 41.3 artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala