Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2014ko irailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3712

23/2014 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, baimena ematen da hirugarren aldiz aldatzeko kudeaketa-gomendio hau: Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera Euskal Trenbide Sarearen gomendio uztea (2011-2016 aldia).

Jaurlaritzaren Kontseiluak, uztailaren 29an egindako bilkuran onartutako erabakiaren bidez, baimena eman zen hirugarren aldiz aldatzeko kudeaketa-gomendio hau: Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera Euskal Trenbide Sarearen gomendio uztea (2011-2016 aldia). Bada, erabaki horri zabalkundea eman behar zaio. Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako kudeaketa-gomendio hau hirugarren aldiz aldatzeko baimena emateko Erabakia (ebazpen honen eranskin gisa doana): Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera Euskal Trenbide Sarearen gomendio uztea (2011-2016 aldia).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 29KO 23/2014 EBAZPENARENA

Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko uztailaren 29an hartutakoa, zeinaren bidez baimena ematen baita hirugarren aldiz aldatzeko kudeaketa-gomendio hau: Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera Euskal Trenbide Sarearen gomendio uztea (2011-2016 aldia).

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lan, trenbide eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1 21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obren eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko, garatzeko eta planifikatzeko eskumena eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gaineko eskumenak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10. artikuluak (10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33).

2006ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berri bat Europako aurreikuspenen arabera martxan jartzeko behar diren jarduketak burutzeko (Euskal «Y»a). Egun berean, sinatzaile horiek beraiek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, trenbide-sare berria eraikitzeko hainbat jarduketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gomendio uzteko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran erabaki zuen, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez Sustapen Ministerioak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gomendio utzitako jarduera batzuk Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren gomendio uztea; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal «Y»a) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Kudeaketa-gomendio horren baitan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten da.

Hortaz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenak finkatutako zehaztapenekin bat etorriz lanean jarraitu ahal izateko, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bileran, Euskal Trenbide Sarearen gomendio utzi zuen 2011-2016 aldian Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera burutzea (guztira, 141.810.000 euro).

Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko lanen barruko tarteen burutzapenarekin bat etorriaz, 2011ko uztailaren 12an onartutako gomendioan hasieran aurreikusitako urterokoak aldatu egin ziren, 2011ko abenduaren 27an eta 2013ko abenduaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako Erabakien bidez aldatu ere, eta honako kontzeptu eta urteroko hauen arabera finkatu ziren

(Ikus .PDF)

Sei urtetarako (2011-2016) Gipuzkoako adarrerako aurreikusitako kostuan oinarriturik zifratu ziren jarduera horiek, honelaxe banaturik (zifrak milioi eurotan datoz, BEZa barne dela):

(Ikus .PDF)

Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeko lanetan sartzen diren tarteen burutzapenaren erritmoa dela-eta, 2011ko uztailaren 12an onartutako eta 2011ko abenduaren 27an eta 2013ko abenduaren 30ean aldatutako gomendioan aurreikusitako urterokoak hirugarren aldiz aldatu behar dira, betiere, adostutako aurrekontu-banaketa bat etor dadin lanen burutzapen-mailarekin eta Red Ferroviaria Vasca / Euskal Trenbide Sarea ente publikoak emandako argibideekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzen dituen eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari esleitzen dizkio trenbideei dagozkien funtzioak.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta dagokion azterketa egin ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako hau erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Euskal Trenbide Sare Berriaren ("euskal Y") Gipuzkoako adarrari dagozkion espedienteetako eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko jarduerei dagokienez (2011-2016 aldia), honako puntu hauek aldatzea Euskal Trenbide Sare Berriari egindako gomendioan (zeina 2011-07-12an onartu eta 2011-12-27an eta 2013ko abenduaren 30ean aldatu baitzen): 4.– Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra; eta 6.– Lanak baloratu eta ordaintzea. 2006ko martxoaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Sustapen Ministerioak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gomendio utzitakoak dira aipatu jarduerak.

Bigarrena.– Gomendio horren aldaketa hori gauzatzeko baldintza zehatzak Erabaki honen eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio honen aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».

ERABAKIAREN ERANSKINA

4.– Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritza ari da arduratzen euskal «Y»-ko plataformako eraikuntza-proiektuak idazten, Gipuzkoako adarrean, hasi Bergaran, 9+000 KP-an, eta Irun eta Donostiarako sarreraraino, eta proiektuak idatzi ez ezik, eraikitzen eta finantzatzen ere ari da, nahiz eta aurrerago kupoan deskontatuta berreskuratuko duen dirua.

Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, sei urtetarako (2011-2016), 1.757,60 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak milioi eurotan datoz):

(Ikus .PDF)

Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu, EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (aipatu lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidego Administrazioaren gomendio utzitakoak, alegia).

6.– Egindako lanen balioespena eta ordainketa.

Gomendio utzitako lanek, BEZa barne, 141.810.000 euro egingo dutela jotzen da; eta sei urteko epea dago aurreikusita horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera:

Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio administrazioari.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala