Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2014ko irailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3720

EDIKTUA, 663/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 663/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

Demandatua: Eneko Serna Zalbidea y Garailebit Sarean, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ebazpen honetako idazpuruan aipatu demanda osorik baiesten dut, eta ondorioz, demandatzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: tronkoaren 180.000 euro; kontua itxi zen egunetik hara sortutako interesengatiko 5.928,28 euro; itundutako interesak, kontu itxi ea hurrengo egunetik –2013-03-19– hara sortutakoak, eta prozesuko kostuak.

Eneko Serna Zalbidea y Garailebit Sarean, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala