Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3723

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (350/2014 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (350/2014 prozedura arrunta) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenaren kontra jarritakoa da; halaber, hautaketa-prozedurarako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen 2014ko ekainaren 6ko Ebazpena aurkaratzen du. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusi Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko abuztuaren 28a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala